Mintzalaguna egitasmoan euskara praktikatuz zoriontsuago

Zoriontsuagoak dira. Hala nabarmendu dute Tolosako Mintzalaguna egitasmoko partaideek azken ikasturte amaierako balorazioan, ondoko aipuak adierazten duenez: “Euskararekin zabaltzen dira gure ezagutzak, gure lagunak, gure zoriontasuna… Ibaia kolorez bezala pentsamenduz aldatu eta gazteagoak sentitzen gara”.

2016-2017 ikasturtea urrian hasiko da eta, beraz, euskara praktikatzeko beharra dutenek eta euskara praktikatzeko beharra dutenei laguntzeko prestutasuna dutenek aukera aparta dute Galtzaundi euskara elkartean izena eman eta euskararekin zoriontsuago sentitzeko. Animatu eta eman aukera honen berri ere zure lagunei!