Aitzol euskaltegiko ateak zabalik

Euskara ikasteko edo hobetzeko beharra duten herritarrei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak. Esaterako, euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroak antolatu ditu, ondoko helburuekin:
– Gurasoak ikastetxearekin idatziz erlazionatzen laguntzea (informazioa jaso eta bidali).
– Seme-alabei laguntzeko, zer ari diren ikasten ulertzea eta beraiekiko harremanetan euskara indartzea.

Aipatu ikastaroa 2016ko urritik 2017ko ekainera luzatuko da. Tolosako Udalak bertan matrikulatzen diren tolosarrentzako diru-laguntzak eskaintzen ditu. Informazio gehiago eskuratzeko hemen aukerak:
– Aitzol Udal Euskaltegian (Gorosabel 34-B, Tolosa).
– 943 651 006 telefono zenbakian.
– aitzolue@tolosa.eus helbide elektronikoan.


Euskararen Mahaia

Ikasturte berriaren hasieran gurasoen artean zabaltzeko eskuorria argitaratu du Tolosako Euskararen Mahaiak. Gurasoei begirako gomendioez gain, Aitzol Udal Euskaltegiari buruzko informazioa jaso da bertan. Aitzol Udal Euskaltegiko, Hirukide, Laskorain, Samaniego eta Orixe ikastetxeetako, Berritzeguneko eta Udaleko Euskara Zerbitzuko ordezkariak biltzen dira bertan, Galtzaundik dinamizatuta.