Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen emate kanpaina aurkeztu da gaur Alegian. Bertan izan dira egitasmoa bultzatzen duten udaletako ordezkariak, UEMA, zein hitza hartu duten, Galtzaundi Euskara Taldeko Idoia Lahidalga eta Alegiako zinegotzi Eider Zubillaga. Zubillagak aipatu duen bezala, Mintzalagun…
Mintzalaguna
Euskara praktikatzeko taldeak dinamizatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Euskaraz hitz egiteko beharra dutenei, astean ordubetez, talde txikian, euskara praktikatzeko aukera eskaintzen die.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Mintzatxotx lehiaketa birtuala egingo dute Mintzalagunek
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituen egitasmoa da Mintzalaguna. Tolosaldean hamarnaka talde elkartzen dira astero-astero euskara praktikatzeko, eta ohiko dinamikarekin apurtzeko, Euskal Herri osoko mintzalagunei bideratutako ekintza osagarriak ere antolatzen dira urtean zehar. Orain arte,…
‘Mintzalaguna elkarrekin!’ izen-ematea irekita
Urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko dira, aurretik martxan zeuden askok eta askok jarraituko dute, eta astero euskara praktikatzeko elkartzen garenon sareak ehuntzen jarraituko du. Etxealdian, Mintzalagunon sareari esker, komunitateko kideek internet bidez harremanetan jarraitu dute. Orain, uda…
Amaitu dute ikasturtea Mintzalagun taldeek
Uztailean eman diote amaiera ikasturteari Mintzalagunek. Irailaren amaieratik aurrera, eskualdeko bederatzi herritan aritu dira taldeak astero-astero euskara modu informalean praktikatzen eta guztira, 120 pertsona elkartu dira ekimenean. Gainera, osasun larrialdi egoerak bultzatuta, hainbat taldek hitzorduak on-line ere izan dituzte itxialdian…
Bilboko haur eta gazteentzako Mintzapraktika egitasmoan bolondres bila
Bilboko hainbat eta hainbat familiatako haur eta gaztek ez dauka euskara praktikatzeko inolako aukerarik eta horrek, berrogeialdiko egoera honetan hezkuntza-arrakala zabaldu eta areagotu egiten ditu aukera berdintasunak. Hori dela eta, denboraldi honetan euskara indartzeko beharra duten umeak, horretan laguntzeko prest dauden bolondresekin…
Euskara online praktikatu nahi duzu? Praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest?
Itxialdiak irauten duen bitartean, etxetik taldean euskara praktikatzeko aukera zabaldu nahi du Galtzaundi Euskara Taldeak. Orain arte, Mintzalaguna egitasmoan biltzen dira hainbat herritar astero-astero ordubetez euskara praktikatzeko, baina itxialdiaren ondorioz, hitzordu horiek ezin dira presentzialki egin. Horren ordez, euskara online…
Mintzatxotx egunean parte hartu dute Mintzalagunek
Zortzigarren urtez antolatu da Mintzatxotx eguna eta Tolosaldeko mintzalagun talde bat ere bertan izan da. Euskal Herriko hainbat txokotako mintzalagunak elkartu dira egun honen aitzakian, hala nola, Donostia, Hondarribia, Irun, Doneztebe, Elizondo, Iruñea eta Lizarrako parte hartzaileak izan dira bertan sagardoaren…
Dagoeneko hasi dute ikasturtea Mintzalagun talde guztiek
Tolosaldeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea eta aurtengo kanpainaren irudiari erreferentzia eginez, argazkia atera dute Tolosako taldeetako bidelariek eta bidelagunek. Momentuz 110 partaide dauden eskualdean, 24 taldetan banatuta, hamar herrietan zehar. Berriki Ibarran ere egitasmoa martxan jartzeko deialdia zabaldu dute. Egitasmoan…
Mintzalaguna egitasmoa martxan jarriko dute Ibarran
Mintzalagun egitasmoa jarriko du martxan Ibarrako Udalak, Galtzauldirekin batera. Egitasmo honen bidez, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten herritarrak bildu nahi dira. Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta…
Martxan da Mintzalaguna egitasmoa ‘Tú-tik Gu-ra” lelopean
Ikasturte berriarekin batera martxan da Mintzalaguna egitasmoa. Eskualdeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea, eta ekimenera batzen ari direnak ere talde berrietan hastear dira. Dagoeneko ezagunak dira Mintzalagun egitasmoak: euskaraz hitz egiteko espazioak dira, astean behin elkartu eta ordubetez euskaraz aritzeko saioak,…