Mintzatxotx lehiaketa birtuala egingo dute Mintzalagunek

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituen egitasmoa da Mintzalaguna. Tolosaldean hamarnaka talde elkartzen dira astero-astero euskara praktikatzeko, eta ohiko dinamikarekin apurtzeko, Euskal Herri osoko mintzalagunei bideratutako ekintza osagarriak ere antolatzen dira urtean zehar. Orain arte, garai honetan ‘Mintzatxotx’ ekintzaren bueltan sagardotegian elkartzen ziren Euskal Herriko mintzalagunak. Aurten, ekintza ohiko moduan egitea ezinezkoa eta gomendagarria ere ez denez, ‘Mintzatxotx’-a lehiaketa formara eraldatu da.

Nolakoa izango da lehiaketa? 

  • Martxoaren 23an izango da lehiaketa, 18:30ean hasita, sarean.
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar dahemen edo  herri bakoitzeko dinamizatzailearen bidez.
  • Lehiaketan  “sagardotegia” gaiari buruzko galderak egingo dira.
  • Mugikorren bidez burutuko da lehiaketa, Kahoot izeneko tresnarekin.  Lehiaketa irekitzen denean, bertan parte hartzeko klabea bidaliko dizuegu eta galdera guztiak mugikorraren bidez erantzungo dituzte.
  • Herri askotan lehiaketan parte hartzeko guneak prestatu dituzte. Tolosaren kasuan, Galtzaundiren egoitzan parte hartuko dute mintzalagunek. Dena den, etxetik parte hartzeko aukera ere badago, bakarka zein taldeka: galderak erantzuteko mugikorra beharko da eta tableta, ordenagailua edo beste mugikor bat lehiakideekin komunikatzeko.
  • Etxetik zein lehiaketarako prestatutako guneetatik parte hartuta ere, gogoratu elkar zaindu behar dugula osasun neurriak betez.

Parte hartu nahi baduzue, jo Galtzaundira edota Mintzalaguna egitasmoko dinamizatzailearengana!