Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua

Martxoaren 25ean egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosako TOPIC aretoan izan da batzarra eta 40tik gora galtzaundikide elkartu dira saioan. Ez-ohiko batzarrarekin hasi da hitzordua, elkarteko estatutuetan egin behar ziren aldaketa proposamenak onartzeko. Horren ondoren, 2020ko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Jarraian, 2021ko egitasmoa ere azaldu zaiei galtzaundikideei, 2021ko aurrekontuarekin batera. Puntu guztiak aho batez onartu dira eta amaitzeko, Zuzendaritzako partaide berrien aurkezpena egin da, beren lekua utzi dutenei egindako lana eskertzearekin batera. Batzarraren azken zatian, Gaindegiako Imanol Esnaolak ‘Euskalgintzaren geografia, nondik gatoz? Nora goaz?’ hitzaldi laburra eman du, gogoetarako tartea zabalduz.

Horrenbestez, kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Euskara Taldearen Zuzendaritza Taldea:

  • Lehendakaria: Kike Amonarriz Gorria
  • Lehendakariordea: Mikel Artola Izagirre
  • Idazkaria: Amaia Goikoetxea Azpeitia
  • Diruzaina: Maite Asensio Iparragirre
  • Aktibazio eta azpieskualdeetako ordezkariak:
    • Alegialdea: Jone Garmendia Castaños
    • Anoetaldea-Aiztondo: Uxoa Elustondo Arzallus
    • Ibarraldea: Jone Arrospide Alonso
    • Tolosa: Ane Izagirre Arruebarrena
  • Jakintza arduraduna: Haritz Azurmendi Arrue
  • Sustapen arduraduna: Nagore Arin Asuabarrena
  • Tolosaldeko Komunikazio Taldeko ordezkaria: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 43 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 45 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 47 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 49 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 51 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 53 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 55 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 57 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 59 Urteko bilkura nagusia eta gero, zuzendaritza berritua 61