Aurten zen egiteko Korrikaren 22. edizioa. Pandemiak, ordea, AEKren aldeko ekitaldi jendetsua atzeratzea ekarri du eta justu Korrikak amaitu behar zuen egunean, martxoaren 28an, herrietako plazak betetzera deitu dute. Adunan, Altzon, Amezketan, Anoetan, Ibarran, Ikaztegietan, Tolosan eta Zizurkilen egin dute bat Korrikarekin eta herri guztiek jantzi dute ekitaldia kantuekin, bertsoekin, irudiekin etab. Amaitzeko, taldeko argazkiak egin dituzte guztietan, eta AEK-k ekitaldi amaierarako prestatutako mezua ere irakurri dute.
Herriz herriko ekitaldien berri, Tolosaldeko Atarian.
Argazkiak: Tolosaldeko Ataria.