Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea irekita dago tolosaldean

Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea irekita dago tolosaldean 7

Probatu al duzu Mintzalaguna egitasmoa?

1000 motibogatik, 7000 herritar baino gehiagok astero euskara praktikatzen dute Mintzalagun egitasmoetan Euskal Herrian. Astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak dira eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen dute).

Mintzalagun taldeak, ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, konfiantzan aritzen dira euskaraz elkarrekin, eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez

 IZENA EMAN

Zure herrian euskaraz gehiago egin dadin nahi duzu?

Mintzalagun taldeetan Bidelagun bezala aritu zaitezke: pertsona askok euskaraz aritu nahi eta ez dute aukerarik inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Beste zenbaitek euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzalagun taldeetan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera.

Euskaltzale askok eman du Bidelari izateko saltoa, pertsona hauei euskaraz aritzeko aukera emanez eta, ein berean, herriz-herri euskaraz aritzeko espazioak zabaltzen lagunduz.

Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Mintzalagun taldeetan ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Zergatik? Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzalagun taldeetan aritzeak. Bertan, pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez.

Izena emateko aukera zabalik

2023 urte hasieran izango da zabalik Mintzalagun taldeetan izena emateko 2. epealdia. Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude. Informaziorako  eta izena emateko Galtzaundi euskara elkartera edota zure udalera jotzea duzu onena.