Egin zaitez mintzalagun eta zabaldu MintzaPoza

Mintzalaguna egitasmoaren urtarrileko izen emate kanpainarekin batera, egitasmoaren inguruan gehiago jakiteko eta sari ezberdinak lortzeko aukera izan da MintzaPoza tonbolan. Mintzalaguna egitasmoa euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da. Astean behin elkartzen dira eta euskaraz hitz egiteko gogoa duen edonork har dezake parte.

Nola eman izena egitasmoan

Mintzalagun taldeetan izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, parte hartu nahi duenak herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara jo behar du izena ematera. Bestetik, online ere izena eman daiteke.