Urtea MintzaPozez hasteko, mintzalaguna egitasmoak euskaraz hitz egin nahi duen oro izena ematera animatu nahi du. Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak, euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko eta elkartzeko programa da, normalean astean ordubetez. Mintzalagun taldeek gainera urtean zehar hainbat ekintzetan ere parte hartzen dute, hala nola, Durangoko azokara egun pasa, olentzeroren etxera bisita, mintzatxotxa, mintza eguna eta askoz ere gehiago.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.
Hau hauspotzeko eta MintzaPoza transmititzen jarraitzeko, MintzaPoza tonbola egingo da urtarrilaren 22an, Tolosako San Frantzisko elizaren parean. Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, 50 saritik gora lortzeko aukera izango da bertan. Katiluak, bolalumak, poltsak, termoak eta askoz ere gehiago.
Izena nola eman
Mintzalagun taldeetan izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, parte hartu nahi duenak herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara jo behar du izena ematera. Bestetik, online ere izena eman diteke.