Amaitu dute ikasturtea Mintzalagun taldeek

Ekainean eman diote amaiera ikasturteari Mintzalagunek. Irailaren amaieratik aurrera, eskualdeko bederatzi herritan aritu dira taldeak astero-astero euskara modu informalean praktikatzen eta guztira, 86 pertsona elkartu dira ekimenean 22 talde ezberdinetan. Irailetik aurrera dinamikari jarraipena emango zaio eskualdean euskara praktikatu nahi duten herritarrei deialdi zabala eginez.

Ikasturtean zehar gainera hainbat ekintza ezberdin egiteko aukera izan dute Mintzalagun taldeek eta horietako bat izan da, Amezketako Pello Zabala gunera bisita.