“Euskararen egoera ona al da? Txarra? Erdipurdikoa?” galderei erantzunez hasi du hitzaldia pentsalari zarauztarrak. Galtzaundi euskara elkarteak antolatutako ekimenean euskarak familietan, hedabideetan, aisialdian, lan munduan, teknologia berrietan, kalean eta eskolan duen indarra aztertu du, besteak beste.
Forum-a
Euskaraz hausnartzea helburu, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen dituen hitzaldi eta mahai inguruak.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Andoni Egañaren hitzaldia Tolosan
“Zer egin dugu ongi? Zer gaizki?” lelopean eskainiko du hitzaldia Andoni Egañak apirilaren 14an, 19:30ean, Tolosako kultur etxean. “Euskararen egoera ona al da? Erdipurdikoa? Txarra?”, aipatu galderei eta gehiagori erantzuten saiatuko da pentsalari zarauztarra Tolosan eskainiko duen hitzaldian. Horretarako, bertaratutakoen…
Hausnarketa emankorra “Berrikasi eta berrikusi” oinarri
Galtzaundi euskara elkarteko kide eta soziolinguista Xabier Bengoetxeak gidatuta eta Kike Amonarriz eta Jasone Mendizabal hizlari direla, “Berrikasi eta Berrikusi” dokumentuaren baitan hausnartzeko aukera izan da abenduaren 14ean Tolosan. Parte hartze handiarekin, euskaltzaleek iritziak, galderak… partekatu dituzte. Antolatzaileek, berriz,…
Ameriketako hizkuntza gutxituetakoek eta euskaldunok elkarrengandik zer dugu ikasteko?
“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala aurkeztu du Garabidek Tolosako kultur etxean maiatzaren 20an. Garabideko zuzendaritzako kide Kike Amonarriz eta teknikari Maddi Iñarra aritu dira hizlari lanetan. Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako…
Xan Airek eta Laskoraingo eta Kanboko ikasleek Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide
Martxoaren 26ean Tolosako kultur etxean egin den ekimenean Seaskako Euskaraz Bizi egitasmoko koordinatzaile Xan Airek eta Kanboko Xalbadorreko eta Tolosako Laskoraingo ikasleek hartu dute parte. Ipar Euskal Herriko euskararen egoera izan dute hizpide, testigantzen eta datuen bitartez. Non dugu iparra?…
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristi
“Euskararen isobarak” lelopean Pako Aristik pasa den azaroaren 27an Tolosan eskainitako hitzaldia ikusi ahal da goiko bideoan. Izen berarekin kaleratu berri duen liburua ardatz eskaini zuen Aristik hitzaldia.