Enbido Txikira! 5 hizkuntza komunitateetako lekukotasunak

Urria eta Abendu bitartean, bederatzi hizkuntza komunitateetako 18 ordezkari Euskal Herrian dira, Garabidek eta Huhezik antolatzen duten Hizkuntzen biziberritzeko estrategiak ikastaroaren harira.

Euskararen esperientziaren berri jasotzeaz gain, Nasa, Bariba, Kaqchikela, Kitxua, Aimara, Nahuatl, Maputxea, Maia Yukatekoa eta Guaraniaren lekukotasunak hizkuntzaren aldeko militanteek emango dituzte, eta horietako 5 izango dira Tolosan, Kike Amonarrizek eta Jon Sarasuak dinamizatuko duten mahai inguruan. Hitzordua abenduak 5ean, 19:00etan Tolosako kultur etxeko areto nagusian izango da.