Posible al da Tolosan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara Tolosan? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosan duen egoeraz hitz egingo du Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak. Hitzaldian bertan ere, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak Tolosan emandako azken emaitzak aurkeztuko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak aipatuko dira.
‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’
Noiz: Urtarrilak 17, asteazkena
Ordua: 18:30
Nun: Tolosako Kultur Etxean