Dagoeneko Euskaraldia antolatzeko bi bilera egin dira Tolosan eta batzordea forma hartzen ari da: guztira 55 pertsona baino gehiago elkartu dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den ariketa soziala martxan jartzeko. Hurrengo bilera asteazkenean, hilak 23, Kultur…
Albisteak
Herrigintzari eta irrigintzari buruz Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaikarekin
Urteko lehenengo saioa egingo du Sormenetik-ek datorren maiatzaren 19an. Oraingo saio honetan, Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaika pailazoak izango dira saioko protagonistak eta herrigintzaz, irrigintzaz eta euskal sormenaz hitz egingo dute. Elkar-elkarrizketa izango da bi artistek gauzatuko dutena eta…
Hitzaldi zikloak Belauntzan egingo du hurrengo geldialdia
Tolosaldeko herri gehienak bisitatu ostean, Belauntzara iritsiko da āEuskaraz bizi a(ha)l gara?ā hitzaldi zikloa. Saioa Maiatzaren 11ean, ostirala, izango daĀ Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible…
M13an Herri Urrats: Autobusak antolatzen ari gara
Maiatzaren 13an ospatuko da Herri Urrats Senperen. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago maiatzaren 10a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 11 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 9 euro). Izena emateko lekuakĀ …
Hassan Blasim idazlearen ‘Kristo irakiarra’ hurrengo saiorako
Maiatzeko saioan Hassan Blasim idazle irakiarraren ‘Kristo irakiarra’ liburua jorratuko du Galtzaundiko irakurle taldeak, Ana Isabel Moralesek itzulia. Hitzordua maiatzeko azken asteazkenean izango da, hilak 30, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta bertan…
Maiatzaren 4an, Baliarrainen eta Hernialden ditugu saioak
Azken txanpan sartu da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa eta hurrengo geldialdiak Baliarrainen eta Hernialden egingo ditu. Bi saioak egun berean izango dira, maiatzaren 4an, ostiralez, 19:00etan Baliarrainen eta 20:00etan, Hernialden. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak…
Hiru hitzaldi emango ditugu aste honetan
Larraulen, Elduainen eta Bidania-Goiatzen izango gara Galtzaundi Euskara Taldeko kideak aste honetan, ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloari jarraipena ematen. Eskualdeko 20tik gora herri igaro ostean, gure inguruan euskarak duen egoerari buruz hiru herri horietan hitz egiteko tartea hartuko dugu…
Tolosan Euskaraldia antolatzen: Hasi gara!
Martxoan egindako bilera irekian erabaki zen Tolosak Euskaraldian parte hartzea. Dagoeneko izena emanda du Tolosak eta eskualdeko hainbat herrirekin batera agertzen da euskaraldia.eus webguneko mapan. Erabakia hartuta eta lehenengo bileran hainbat gai jorratu eta gero, Euskaraldia Tolosan antolatzeko bigarren saioa…
Errigoraren olioa jasotzeko prest!
Dagoeneko Galtzaundiren bulegoan ditugu Errigoraren bidez eskatutako olio eskariak. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean (apirilak 16-17-18) jaso ahal izango dira enkarguak, goizez edo arratsaldez. Ohiko moduan, eskaria hartzerakoan eskudirutan ordaindu behar da. Kontserbak eskatu zituztenek ekainean jasoko dute enkarguaren bigarren zatia.…
Euskaraz bizi a(ha)l gara Adunan? Hurrengo saioa
Tolosaldeko herrian erdiak bisitatu ostean, Adunara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa apirilaren 18an, asteazkena, izango da herriko kultur aretoan, 18:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia:…










