Urtea amaitu aurretik, azken idazle baten bisita jasoko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Aurten, Juan Luis Zabala, Maixa Zugasti eta Eider Rodriguez izan dira saioetan eta orain, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren txanda izango da. Saioa azaroaren 28an, asteazkena, izango…
Albisteak
[BIDEOA] Hainbeste kosta zaiguna, ez utzi galtzen
Kanpoan bizi da Haritz eta herrira bueltatu denean aspaldiko lagun Itziarrekin elkartu da. Itziarrek gaztelaniaz egiten dion bitartean, Haritzek euskaraz erantzuten dio. Kanpoan bizi den arren, Haritzek euskaraz hitz egiteko ohitura gehiago duela dirudi.
Errigoraren saskiak eskatzeko aukera online eta Galtzaundin
Urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da Errigoraren 2018ko ‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina. Honenbestez, 5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatuta bi saski izango dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen dituena). Saski bakoitza 50€ren truke…
Barry Manley-ren bakarrizketa Ibarrako Galtzaundi Tabernan
Urrian ireki ditu bere ateak Ibarrako Galtzaundi tabernak. Horrelako establezimendu baten ohiko zerbitzuetatik haratago, bestelako helburu batzuk ere baditu Galtzaundi tabernak: Euskararen marka zabalduz, ohiko zerbitzuez gain kultur eskaintza ere eskainiko duen txokoa da. Horrenbestez, hilabeteko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatuko…
Ahoz Aho saioan izan gara Euskaraldiari buruz hitz egiten
Galtzaundi Euskara Taldeko Imanol Artola eta Eusko Jaurlaritzako Estibaliz Alkorta ETBko Ahoz Aho saioan izan dira Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen. Jarraian saioko bideoa
Eskola Hiztun Bila jardunaldietan azaldu dute Guraso Eusleen esperientzia
Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 22. edizioa egin da aste honetan, Gasteizko Europa jauregian, “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. Bi egunetan, asteartean eta asteazkenean, ikastetxeetan hizkuntza normalizazioaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta…
Altsasuko Nafarroa Oinezera autobusez Tolosaldetik
Urriaren 21an ospatuko da Nafarroa Oinez Altsasun. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago urriaren 18a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak …
[BIDEOA] Euskara da gure indarra
Entrenamendua dute Anderrek eta Unaik. Gaurkoan, ordea, aldaketa garrantzitsua nabaritu dute: txipi entrenatzailea belarripresta dela ohartu dira. Ez zuten uste entrenatzailearekin euskaraz hitz egin ahal zutenik.
Urriko irakurgaia: ‘Baleak ikusi ditut’
Galtzaundiren irakurle taldearen urriko saioan Javier de Isusi komikigile bizkaitarraren ‘Baleak ikusi ditut’ nobela grafikoa landuko da. Hitzordua hilabeteko azken asteazkenean izango da, hilak 24, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta saioa guztiz…
Harrera beroa Izaro Andresi Sormenetiken
Jendetza elkartu da Oria ibaiaren bazterrean Sormenetiken seigarren saioan. Izaro Andres musikari mallabitarra izan da protagonista elkarrizketan. Miriam Arandia kazetariak gidatu du saioa eta berarekin batera parte hartu dute Xabi Zeberio eta Garazi Esnaola eskualdeko musikariak. Zeberiok kolaborazioak egin izan…


![[BIDEOA] Hainbeste kosta zaiguna, ez utzi galtzen 4 [BIDEOA] Hainbeste kosta zaiguna, ez utzi galtzen 3](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2018/10/Captura-de-pantalla-2018-10-24-a-las-13.12.19-1024x575.png)





![[BIDEOA] Euskara da gure indarra 22 [BIDEOA] Euskara da gure indarra 21](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2018/10/Captura-de-pantalla-2018-10-10-a-las-12.20.02-1024x575.png)

