Errobi herri elkargoan (Kanbo, Uztaritze, Biona, Ezpeleta, Arrangoitze, Donazaharre) HERRI UZTA jaialdia: dantzez, musikaz, ikastaroez, hitzaldiez eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da urriak 6tik 9ra. Besteak beste, urriak 7an ET INCARNATUS Tolosako orkestrak kontzertua eskainiko du Uztaritzen.
Albisteak
Mr. Señora, Irakurle Taldeko urriko saioan aztergai
Oier Guillanen “Mr. Señora” liburua aztertuko dute Tolosako irakurle taldeko kideek urriaren 19an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean egingo duten bilkuran. Hemen aipatu liburua oinarri agerkari ezberdinetan argitaratutako kritikak dira irakurgai.
KMra joateko autobusa
Urriak 2an Bergaran ospatuko den Kilometroak festara joateko autobusak irtengo dira Tolosaldeko hainbat herritatik. Zizurkil, Villabona, Irura, Anoeta eta Tolosan jarritako puntu ezberdinetan eman ahalko da izena eta herri horietako bakoitzak bere irteera ordu eta puntua izango ditu. Eman izena…
Mintzalaguna egitasmoan euskara praktikatuz zoriontsuago
Zoriontsuagoak dira. Hala nabarmendu dute Tolosako Mintzalaguna egitasmoko partaideek azken ikasturte amaierako balorazioan, ondoko aipuak adierazten duenez: “Euskararekin zabaltzen dira gure ezagutzak, gure lagunak, gure zoriontasuna… Ibaia kolorez bezala pentsamenduz aldatu eta gazteagoak sentitzen gara”. 2016-2017 ikasturtea urrian hasiko da…
Aitzol euskaltegiko ateak zabalik
Euskara ikasteko edo hobetzeko beharra duten herritarrei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak. Esaterako, euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroak antolatu ditu, ondoko helburuekin: – Gurasoak ikastetxearekin idatziz erlazionatzen laguntzea (informazioa jaso eta bidali). – Seme-alabei laguntzeko, zer ari…
Euskara ardatz, gazteen eta Kike Amonarrizen hausnarketak
Kike Amonarriz soziolinguistak eta Hirukide, Laskorain eta Orixeko gazteek euskararen inguruan hausnartu dute ekainaren 15ean Tolosako kultur etxeko areto nagusian egin den ekimenean. DBH 4ko ikasleek egindako ikusentzunezko lanak ikusi dira lehenik: – Hirukideko ikasleek kultur aniztasuna eta etorkinek euskararekiko…
Benito Lertxundirekin euskal kulturgintzaz
Ekainaren 4ean, Tolosako Zerkausi azpian arraun klubak duen gunean, 10:30ak eta 12:15 artean, Sormenetik egitasmoaren 3. ekimena egin da. Oraingoan, Benito Lertxundi izan da gonbidatu berezia. Bere ibilbidea eta euskal kulturgintza ardatz, Juantxo Zeberiok, Naroa Anabitartek eta Imanol Artolak elkarrizketatu…
Joxemari Iturralde irakurle taldean + ekaina eta iraileko hitzorduak
Joxemari Iturralde idazle tolosarrak Tolosako irakurle taldean hartu du parte maiatzaren 18an Tolosako kultur etxean egin duen batzarrean. Izan ere, bere eleberri “Perlak, kolpeak, musuak, traizioak” aztertu du irakurle taldeak. Hemen aipatu liburuari buruz agerkari ezberdinetan idatzitako kritikak dira irakurgai.…
Joxemari Iturralde irakurleenean
Joxemari Iturralde idazleak hartuko du parte asteazkenean, hilak 18, 19:00etan, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egingo duen bilkuran. Bere liburu “perlak, kolpeak, musuak, traizioak” eta euskal literatura izango ditu mintzagai.
Tolosaldetik Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditugu
Euskara jalgi hadi mundura lelopean, maiatzaren 8an Baionako Bernat Etxepare lizeo berriaren alde Senperen ospatuko den festarako autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Elkarteak. Tolosatik, Anoetatik, Iruratik, Amasa-Villabonatik eta Zizurkildik aterako dira autobusak. Hona hemen ordutegiak: 09:30ean, Tolosako zezen plazatik 09:35ean,…