Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak

Parte hartze aldetik erantzun bikaina jaso du ‘Ibarra-Galtzakomik’ komiki lehiaketak hamaikagarren edizioan. Guztira, 200 lan jaso dira aurtengoan, iaz baino 50 gehiago, eta Euskal Herri guztiko komikigileek hartu dute parte euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen lehiaketan. Edizio honetan, Euskaraldia aukeratu da lanek jorratu behar izan duten gaitzat. Euskaraldiak bere muinean biltzen dituen hainbat aspektu jorratu dituzte komikiek, hala nola, hizkuntza ohiturak, jarrerak edo erabilera.

Izan ere, antolakuntza taldeari Euskaraldia gai egokia iruditu zaio edizio honetarako; 11 egun euskarazlelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra martxan den ariketa soziala ezin gai aproposagoa da Galtzakomiken hamaikagarren ediziorako. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Joseba Antxustegietxarte komikilariak eta Iñigo Martiarena Mattinmarrazkilariak.

Sariak azaroaren 29an banatu dira, azkenean, Ibarrako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Sari banaketa ekitaldia girotzen izan dira Iñigo Martiarena Mattinmarrazkilaria eta Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalaria, ilustrazioa eta ipuinak uztartuz.

12 urtetik behera:

  1. Saria: 100€ + komiki bilduma
  1. Saria: Komiki bilduma + marrazketarako materiala

5 Aipamen: Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

13 urtetik 16 urtera:

  1. Saria: 200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma
  1. Saria: 100€ + komiki bilduma

2 Aipamen: Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

17 urtetik gora:

  1. Saria: 700€ + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria
  2. Saria: 300€ + Karlatzen bi lagunentzako afaria

Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 87

Hauek izan dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamaikagarren edizioko sarituak:

12 URTETIK BEHERA

1. SARIA Euskara bihotzean Paula Ansorena Irizar

 

2.SARIA Kanikak Aitor Aristi Imaz
AIPAMENA Ikasle berria Ekhi San Sebastian Gaztelumendi
AIPAMENA Plaga ziztrina Maitane Ezquerro
AIPAMENA Euskaraldia Maria Jometon
AIPAMENA Euskera dugu hizkera Nahia Ansorena Irizar
AIPAMENA Hizkiekin jolasean Nora Ansorena Irizar
IBARRAKO ONENA Estralurtarra Irati Larreta Perez

13-16 URTE BITARTEKOAK

1. SARIA Batzen gaituzten hitzak Amanda Sin
2.SARIA Euskaraz 365 egun ez 11! Eneritz Jauregi
AIPAMENA Jaio-Musica.ly-hil Maider Eraunzetamurgil
IBARRAKO ONENA Euskaraldia Mattin Jauregi

17 URTETIK GORA

1. SARIA Ogibidea Javier Navarro Araya
2. SARIA 365 egun ala ondarrutar Aitor Urkiola Badiola

Parte hartzaile guztien artean Mahalako bi lote zozketatu dira eta zortedunak Maren Zumeta Mujika eta Aitana Manterola Arruti izan dira.

Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Galtzakomik’ lehiaketa babesten duten Ibarrako Udalari, Xabiroi aldizkariari, Tamayo denda, Mahala, Ibarrako merkatarien elkartea eta Danon Txokoa eta Karlatz edaritegiei beren laguntza eskertu nahi die, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.

Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 89 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 91 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 93 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 95 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 97 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 99 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 101 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 103 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 105 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 107 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 109 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 111 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 113 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 115 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 117 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 119 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 121 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 123 Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 125Banatu dira 11. Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren sariak 127