Atsotitzak argazkitan, datorren ostegunean Galtzaundi tabernan

Ibarrako Galtzaundi tabernan hileko azken ostegunetan kultur ekitaldiak antolatu ohi dira. Azarorako, Oskia Karrera argazkilari tolosarrak egin berri duen ‘Atsotitzak Argazkitan’ liburua aurkeztuko da bertan. Atsotitza zaharrei irudi berriak jarri dizkie Karrerak eta aurkezpenerako, Aitor Mendiluze bertsolariak irudi berriei eta atsotitza zaharrei, hitz zaharberrituak jarriko dizkie. 19:00etan izango da hitzordua, azaroaren 29an.

Oskia Karrerak dio berari errazago zaiola mundua irudi bidez interpretatzea, beste askori hitzen bidez interpretatzea errazagoa zaien bezala. Hitza eta irudia elkarrizketan jartzea izan da Atsotitzak argazkitan lana egitera eta liburu batean bilduta argitaratzea eraman duena, bere baitako hiztuna eta irudigilea elkarrizketan jarriz eta hitzak eta irudiak josiz.

Aitor Mendiluze bertsolaria hitzen jostuna da, mundua hitzen bidez interpretatzen du, eta baita munduak eskaintzen dizkion irudiak ere. Inguratzen gaituena interpretatzeko bi era horien arteko elkarrizketa, dialektika, aberatsaz gozatzek aukera izango da.

Hemen, Berriak Oskia Karrerari egindako elkarrizketa.

ATSOTITZAK ARGAZKITAN

Oskia Karrera eta Aitor Mendiluze

Eguna: Azaroak 29, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Ibarrako Galtzaundi Taberna