Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek

Ikasturtean zehar, hainbat ekimen desberdin antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak mintzalagunentzat: kantu saioak, pintxo potea, merienda… Eta udaberrian, eskualde inguruko toki esanguratsuren batera irteera antolatu ohi da, euskarazko gida baten laguntzaz leku berriak ezagutzeko. Aurtengoan, Zizurkilen dagoen Irizibarko karobia bisitatu dute bai Galtzaundik dinamizatutako mintzalagun taldeek, zein eskualdeko gainerakoek. Joxin Azkuek egin ditu gida lanak ibilbidean zehar.

Karobiak zuen egoera zailagatik Irizibar baserrikoen kezka jasota, Zizurkilgo Udalaren, Hernandorena Kultur Elkartearen eta Andoaingo Burdina Taldearen lankidetzaren fruitu izan da Irizibarko karobiaren txukunketa, zaharberritzea. Burdina Taldeak, 2017. udazkenean, jatorrizko teknikak erabiliz, egin zuen lan bikainak karobia haizeberritu du eta labeari gaur egun duen planta dotorea eman dio. Burdina Taldeak karobia bera eta ondoko harrobiaren inguruak sasiz garbitu zituen lehenik. Ondoren, labearen aho ingurua eta barruko nahiz kanpoko paretak txukundu. Erabat hondatuta zegoen karobiaren sarrerako arkua konpondu behar izan zen, Irizibarkoek beraiek eskuratutako harriez baliatuz. Teilatua ere askatu zen, gapirioak eta latak saneatuz edo ordezkatuz. Amaitzeko, karobiak eskatzen zuen teilaztatze lana burutu zen. Azkenean, 2018ko ekainaren 17an ospatu zen karobia eraberritzeko lanen amaiera.
Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek 27 Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek 29 Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek 31 Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek 33 Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek 35 Irizibarko karobia bisitatu dute Tolosaldeko mintzalagunek 37