Zortzigarren urtez antolatu da Mintzatxotx eguna eta Tolosaldeko mintzalagun talde bat ere bertan izan da. Euskal Herriko hainbat txokotako mintzalagunak elkartu dira egun honen aitzakian, hala nola, Donostia, Hondarribia, Irun, Doneztebe, Elizondo, Iruñea eta Lizarrako parte hartzaileak izan dira bertan sagardoaren…
Albisteak
Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera Errigorarekin
Bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Eskaerak otsailaren 27tik martxoaren 15ra (azken hau barne) egin daitezke Galtzaundiren bulegoan edota online. Oliba-olioa martxoaren amaieran edo apirilean jaso ahalko da eta kontserba, arroz eta pasta-sortak maiatzean. Ordainketa egiteko bi aukera izango dira: online,…
Klasiko bat landuko du irakurle taldeak martxoan
Robert L. Stevenson idazle eskoziarraren Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia eleberria landuko du Galtzaundiren irakurle taldeak martxoko saioan. Koro Navarro Etxeberriak itzuli du liburua euskarara eta egindakoa aztertzeko hitzordua, martxoaren 18an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Saioa…
Eskualdeko euskaltzaleak ahalduntzeko proiektuaren laburpena
2019an zehar Ahalduntze lurrak ereiten: euskaldunak ahalduntzeko proposamenaren gakoak, Tolosaldean proiektua landu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Formazio saioak, prestakuntza tailerrak, herriz herriko lanketa… horren fase adierazgarriena eskualdeko herrietan barrena ibili den ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa izan da. Bertatik…
Saltokietan euskara indartzeko lanketak jarraipena izan du Villabonan
2018an egin zen Euskaraldiaren lehenengo edizioaren atarian hasi zen Galtzaundi Euskara Taldea Amasa-Villabonako saltokietan euskararen gaia lantzen. Udalaren babesean, 111 saltoki bisitatu ziren orduan, hizkuntza egoeraren diagnostikoa egitearekin batera, Euskaraldia aurkeztu eta saltokiak ekimenean parte hartzera animatuz. 2019an jarraipena izan…
Castillo Suarez idazlea etorriko da irakurle taldeko hurrengo saiora
Hileroko martxarekin jarraitzen du Galtzaundiko irakurle taldeak eta otsailean, Castillo Suarez idazle altsasuarra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta otsailaren 19an, 19:00etatik aurrera, Saurezen Irautera poesia lana lantzeko bilduko dira…
Ikasleen praktikaldiak euskaraz izatea bermatzeko ‘Hezi eta lan’ proiektua garatu da
Galtzaundi Euskara Taldeak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikasleek eskualdeko enpresetan beren praktikaldia euskaraz egin ahal izatea bermatzeko proiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. Eskualdeko Lanbide Heziketa zentroen aholkuak jarraituz, zazpi enpresa aukeratu dira proiektu pilotorako eta bertan, praktikaldietara…
Tolosaldeko hitzolarien hiztegia ikusgai
2019ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, Tolosaldean erabiltzen diren hitz propioak biltzea, hitz zaharrei esanahi gaurkotua eranstea eta hitz berriak sortzea helburu zuen Hitzolariak egitasmoa jarri zen martxan. Guztira, 1.000 hitz baino gehiago bildu dira eskualdeko herritarrei esker eta azkenean, 850 hitzez…
Miren Amuriza izan da irakurle taldean
Abenduko saioan Miren Amuriza idazle berriztarraren bisita jaso du Galtzaundiren irakurle taldeak. Basa izeneko bere lehen lan literarioaren inguruan hitz egin dute saioan zehar.
‘Gailur Ekaiztsuak’ irakurriz hasiko du urtea irakurle taldeak
2020ko lehenengo saioan Emily Brontë idazle britainiarraren ‘Gailur Ekaiztsuak’ liburua jorratuko du Galtzaundiko irakurle taldeak, Irene Aldasoro Katarainek itzulia. Hitzordua urtarrilaren 22an izango da, asteazkena, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta parte hartzea guztiz…










