‘Hadji-Murat’ irakurle taldearen maiatzeko saiorako

Maiatzean ohiko martxarekin jarraituko du Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak baina azken saioa bezalaxe, hitzordua online izango da. Maiatzaren 20an bilduko da taldea, 17:30etan, eta Lev Tolstoi-ren Hadji-Murat eleberri labur historikoa aztertuko da Yurre Ugarte dinamizatzailearen laguntzarekin.

Saiorako sarbidea izateko izen-ematea

Saiorako esteka eskuratzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko da ostiraleko saiora sarbidea izateko helbidea. 20 pertsonako muga jarri da saio digitalerako eta Tolosaldean bizi diren herritarrek lehentasuna izango dute.

Liburua nola eskuratu

Liburua lortzeko aukera desberdinak daude eta liburutegien bidez maileguan hartzeko aukera herriz herri kontsultatzea gomendatzen da. Liburua erosteko aldiz, gutxienez bi aukera daude:

  • Tolosako Babel liburu denda: eskaerak WhatsApp-ez egin daitezke 629 308 434 zenbakian. Liburu jasotzera dendara joan behar da. Oraingoz goizez bakarrik irekita, 8:00-13:00 ordutegian.
  • Elkarren webgunetik.

Sinopsia

Hadji-Murat, errusiar inperioa XIX. mendearen lehen erdian Kaukasoko mendietan gauzatzen ari den konkista- eta asimilazio-politikaren  kontrako erresistentziako buruzagia, bi botere kontrajarriren artean harrapaturik dago : alde batetik Shamil, islamdar erresistentziako buruzagi nagusia, Hadji-Murat bere mendeko matxinatua hilik ala bizirik (hilik nahiago) harrapatzeko haren familia bahiturik daukana, eta errusiar gudarostea, Hadji-Murat itxuraz babestu, baina familia askatzeko egiazko laguntzarik ematen ez diona.
Ataka gaitz horretan, Hadji-Muraten bizia tenaza batean bezala harrapaturik daukaten bi indarren mende dago . Itxaron beste irtenbiderik ez du, harik eta, itxaropen guztiak galdurik, etsimenaren indarrez eta zorian fidaturik, bere askatasuna eta familiarena lortzeko azken  ahaleginari ekiten dion arte.
Bizia galtzera baizik ezin eraman dezakeen bide horretan, banan-banan erretratatzen dira bizitzea suertatu zaion zirkunstantzietan partaide diren eragile guztiak: matxinatuak, soldaduak, agintariak, errusiar eta kaukasiar herri xeheak.
Eta bidearen buruan, heriotzan  aurkituko du Hadji-Muratek askatasun eta duintasun betea.

Liburuari buruzko zernbait erreferentzia hemen.