Euskararen aurkako oldarraldi judizial bete-betean, herritarren Hizkuntza-eskubideak zein diren azaltzeko eta urraketen aurrean nola jokatu lantzeko hitzaldia antolatu da Anoetan. Saioa azaroaren 29an izango da, 18:00etan, Anoetako udaletxeko pleno aretoan. ‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak emango du…
Albisteak
‘100 ahots baietz!’ teknologiari euskaraz irakasteko maratoia, abenduaren 2an
Euskaldunok aurrean dugun desafioetako bat da egunero erabiltzen ditugun mugikorrek, ordenagailuek eta bestelako tresna teknologikoek euskaraz egitea eta ulertzea. Teknologiari euskaraz irakastea falta da, eta, horretan laguntzeko, Tolosaldeko maratoia antolatu da abenduaren 2an. 100 ahots biltzeko erronka jarri da eskualdean…
Intxurre elkarteak Inaxio Begiristain kultur beka jarri du martxan
Inaxio Begiristain kultur beka sortu du Alegiako Intxurre elkarteak sormen lanak sustatzeko eta laguntzeko asmoz. Inaxio Begiristainen balioak transmitituko dituen lanak aurkeztu daitezke deialdira: euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren inguruan oinarrituriko lanak, hain zuzen. Proiektuak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan…
Sormenetik GurEra egitasmoaren hirugarren edizioa, Iker Galartzarekin
Galtzaundi Euskara Taldeak sustatuta sortu da Sormenetik GurEra izeneko egitasmoa eta azaroaren 25ean hirugarren edizioa izango du Amasa-Villabonan. Tolosako Azokaren testuinguruan antolatzen ziren Sormenetik saioak, Euskal Herriko artistak eta sortzaileak elkarrizketatuz. Orain, egitasmoaren aldaera landu du Galtzaundik, eta eskualdeko nerabeekin…
Eskatu Ikaskoli saskiak Zuberoako ikastolen alde eta jaso Galtzaundin
Zuberoako ikastolek Eguberrietako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin eta eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. Kalitate haundiko eta bertan ekoitzitako produktuez osatutako saskiak dira, beraz posible da saskiz saski osagairenbat aldatu daitekeela produkzioaren…
`Han goian urkiak hostoberritzen direnean´ eleberria landuko da azaroan Tertulia Literarioan
Azaroaren 28an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Oraingoan, Breda Smolnikar idazle Eslobeniarraren Han goian urkiak hostoberritzen direnean eleberria izango da irakurgaia. Irakurle taldearen saioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du. Lehen Mundu Gerraren…
Sei autobus joango dira Tolosaldetik Bilbora
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko eta dagoeneko amaitu da izena emateko epea. Guztira 300 euskaltzale baino gehiagok eman dute izena azken egunetan eta horrenbestez, sei…
Txanda guztiak beteta, Elosegi parkeko beldurrezko ibilbidean
Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du aurten ere Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ekimenak sekulako arrakasta izan du eta dagoeneko bisita-txanda guztiak bete dira. Urriaren 28an eta 31ean egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 20:00etatik 00:00etara.…
Euskara jasaten ari den erasoen kontrako elkarretaratzea egin genuen Tolosan
Azken asteetan, euskara jasaten ari den eraso guztien aurrean Gatzaundi Euskara Taldeak, urriaren 21ean elkarretaratzea deitu zuen Tolosako Plaza Zaharrean. Hemen elkarretaratzeko argazkiak:
Azaroaren 4ko manifestaziorako autobusak antolatu ditugu Tolosaldean
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Horregatik, Bilboko kaleak betetzera…










