‘Den-dena nahi dugu’ eleberria landuko da urtarrilean Tertulia Literarioan

Tertulia literarioak bere urteko lehen saioa izango du urtarrilaren 30ean Tolosan. Oraingo honetan, Nanni Balestriniren `Den-dena nahi dugu´ eleberria izango da irakurgaia.

Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

«Narratzaileak protagonistarekin bat egiten duen ahotsari bolumena jaitsiz, kronika xehez beteko du kontakizuna, panfleto txatalez, aldarrikapen oihuz, despido gutunez, errepikapen estilistikoz, harian bildutako elkarrizketa ostuz… collage bat pindar zalantza galdera den mundua azaltzeko» (Iñigo Aranbarri hitzaurrean).

«Eta parabolaren muinean, ezinbestean, indarkeria topatuko dugu. Ez ideal komunista handien indarkeria edo sumin anarkistena, ez eztanda sozial iraultzaileen indarkeria epikoa, baizik eta Sandokan camorristaren indarkeria kriminala. Gaur egungoa bezalako degradazio zibil eta moralaren aroaren ezaugarriak biltzen dituena» (Franco Berardi «Bifo»).