Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketak baditu irabazleak

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketak baditu irabazleak. Aurtengoa lehiaketaren 16. edizioa izan da eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 28ra arte irekita egon ondoren, guztira 263 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Horietatik 257 izan dira lehiaketan parte hartzeko balditzak bete dituztenak eta 6, baldintzak ez betetzeagatik kanpo geratu direnak. Epaimahaiak jasotako lan guztiak aztertu ondoren, 2023ko saridunak izendatu ditu. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe Josevisky arkitekto eta komikigileak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak.

Sari banaketa eta erakusketa

Sari banaketa ekitaldia, abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean egingo da. Bertara gerturatu beharko dute saridun guztiek eta lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 15etik 29ra, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.

Irabazleak

Hauek dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren XVI. edizioko sarituak, ikusi sarituen lanak izenburuan klikatuta:

9 URTERA ARTE

1. SARIA: Uretako lagunak‘ Oinatz Mujika Aginalde.

Saria: Opari txekea + komiki bilduma.

2. SARIA: ‘Mia eta Lili denboraren makinan’ Aroa Elizundia Garcia.

Saria: Marrazketarako materiala + komiki bilduma.

AIPAMENA: ‘Pipar berde euskaldunak’ Irati Etxegoien Lazkano.

Saria: Komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

10-12 URTE BITARTE

1. SARIA: ‘Tortila ametsaren bila’ Nora Ansorena Irizar.

Saria: Opari txekea + komiki bilduma.

2. SARIA: ‘Martin txiki eta tartalo’ Ekai Etxabe Lizarralde.

Saria: Marrazketarako materiala + komiki bilduma.

AIPAMENA: ‘Plastiko baten istorioa’ Ana Zubizarreta Galarza.

Saria: Komiki bilduma.

IBARRAKO ONENA: ‘Ibarrako pipar majikoak’ Unai Romero Sotelo.

Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

13-16 URTE BITARTE

1. SARIA: ‘Lorategiko erregina’ Paula Ansorena Irizar.

Saria: 200€ + komiki bilduma.

2. SARIA: ‘Urrutiko intxaurrak’ Aitor Aristi Imaz.

Saria: 100€ + komiki bilduma.

AIPAMENA: ‘Lagunak’ Maialen Zabala Arozena.

Saria: Komiki bilduma.

IBARRAKO ONENA: ‘The super bikers’ Amets Mendizabal.

Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

17 URTETIK GORA

1. SARIA: ‘Nire Itsasoa’ Julen Madariaga Murua.

Saria: 700€ + Kuku jatetxeean bi lagunentzako afaria.

2. SARIA: ‘Beldur naiz, eta zu?’ Libe Carballo Aranburu.

Saria: 300€ + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

Mahala baserriko produktuez osatutako bi saskien irabazleak: Elene Garmendia eta Xuhar Ugarteburu.

Danonartean argitaletxearekin komikia argitaratzeko aukera: ‘Beldur naiz, eta zu?’ Libe Carballo Aranburu.

Hemendik, Galtzakomik babesten duten Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Kuku jatetxea eta Eguzkilore tabernak, Babel liburu denda, Danon artean denda, Erein argitaletxea eta Elkar megadendari beren laguntza eskertu behar diegu, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.

1 thought on “Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketak baditu irabazleak

Comments are closed.