Saritutako lanetako batek bere komikia argitaratzeko aukera izango du Ibarra-Galtzakomiken XVI. edizioan

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 16. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmoa duen lehiaketa eta aurten, berrikuntza moduan saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Galtzakomik lehiaketak, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarrak, eta adierazpide artistiko honetan bidea egin nahi duenari aukera bat eskaintzeko aproposa da antolatzaileen ustez. Euskal Herri osotik jasotzen dira lanak urtero, eta aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat. Aurreko edizioan 285 lan jaso ziren Euskal Herriko hamaika txokotatik.

Lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke eta komikiek landu beharreko gaia librea izango da. Ikastetxeei deialdia egin nahi diete antolatzaileek, lantzen ari diren proiektuak baliatu ditzaten komikia ere landu eta uztartzeko. Galtzaundiko teknikari Idoia Lahidalgak zehaztu duenez, “baliabide bat gehiago eskaintzen diegu ikastetxeei beraien helburu horiek betetzeko”. Aurten gainera, herria girotzeko Ibarrako erakusleihoak  komikiz apainduko dira.

Saritutako komiki bat argitaratzeko aukera izango da aurten

Sarietan berrikuntza bat ere izango du lehiaketak. Denonartean argitaletxeak saritutako lan bat aukeratuko baitu argitaratua izateko. Beraz, parte hartzen dutenek bere komikia argitaratua ikusteko aukera paregabea izango dute aurten.

Kategoriei dagokienez, lau sailetan banatu dira sariak:

  • 9 urtera artekoena (2014an jaiotakoak barne).
  • 10-12 urte bitartekoena (2013an eta 2011n jaiotakoak barne).
  • 13-16 urte bitartekoena (2010en eta 2007an jaiotakoak barne).
  • 17 urtetik gorakoena (2006an jaiotakoak barne).

Ainara Azpiazu (Axpi) ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) arkitekto eta komikigileak osatuko dute edizio honetako epaimahaia. Galtzakomik komiki lehiaketa honakoek babesten dute: Ibarrako udalak, Xabiroi aldizkariak, Mahala, Tamayo dendak, Ibarrako merkatarien elkarteak, Kuku jatetxeak, Denonartean argitaletxeak, Eguzkilore tabernak, Babel liburu dendak, Elkar megadendak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

IKUSI OINARRIAK

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak Galtzaundiren webgunean aurkitu daitezke ete ezinbesteko izago da hauek betetzea lanak baloratu ahal izateko. Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 28ra arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira abenduaren 15etik 29ra, Ibarrako Kultur Etxean. Azkenik, sari banaketa abenduaren 15ean izango da, 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean.

Sarituak izan ez diren parte hartzaileen artean, Mahala baserriko produktuak zozketatuko dira; zozketa abenduaren 13an ikusi ahal izango da, Galtzaundiren sare sozialetan.

Sari hauek irabazteko aukera egongo da kategoria bakoitzean: 

9 urtera arte (2014an jaiotakoak barne)

1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma.

2. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala.

Aipamena:

Komiki bilduma.

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

10-12 urte bitarte (2013an eta 2011n jaiotakoak barne)

1. Saria:

Opari txekea + komiki bilduma.

2. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala.

Aipamena:

Komiki bilduma.

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

13 urtetik 16 urtera (2010en eta 2007an jaiotakoak barne)

1. Saria:

200 euro + komiki bilduma.

2. Saria:

100 euro + komiki bilduma.

2 aipamen:

Komiki bilduma bana.

Ibarrako komikirik onena:

Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

17 urtetik gora (2006an jaiotakoak barne)

1. Saria:

700 euro + Kuku jatetxean bi lagunentzako afaria.

2. Saria:

300 euro + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

1 thought on “Saritutako lanetako batek bere komikia argitaratzeko aukera izango du Ibarra-Galtzakomiken XVI. edizioan

Comments are closed.