Igandean izango da Ikastolen aldeko Kilometroak festa, eta Renfek asteburuan tren zerbitzuarekin izango duen etena dela eta, Kilometroakera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Orereta-Errenteriara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 1ean. Izen ematea irekita dago irailaren 28, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikideedota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- IKAZTEGIETA: Ostatua.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Orereta-Errenterian. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- IKAZTEGIETA: 9:30 Kiroldegiko geltokian.
- ALEGIA: 9:35 Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: 9:40 Santa Klarako geltokian.
- ANOETA: 9:45 Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:50 Ikastola parean.
- VILLABONA:
-
-
- 9:55 Elizako geltokian.
- 10:00 Kale berria 8ko geltokia.
-
-
Jarraian, eguneko egitaraua.