Galtzaundi irakurle taldearen 2018ko lehenengo saioan Julio Cortazarren ‘Antologia apetatsua’ lana landuko da, Jon Alosok itzulia. Saioa urtarrilaren 24an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Hilabetez liburua landu dutenek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek…
Tertulia Literarioa
Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, Tolosako tertulia literarioa dinamizatzen du Galtzaundi Euskara Taldeak. Bilkurak Tolosako kultur etxean egiten dira. Gutxi gorabehera, bi hilabetez behineko maiztasunarekin, taldea irakurtzen ari den liburuko egilea ere bileran parte hartzera gonbidatzen da.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
POESIA LANDUKO DU ABENDUAN IRAKURLE TALDEAK
Urteko azkeneko saioan, Galtzaundiren Irakurle Taldeak Asier Serranoren ‘Linbotarrak’ poesia liburua jorratuko du. Lan honek, 2017ko Euskadi Literatura Sariairabazi du. Saioa abenduaren 20an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Liburua landu duten irakurleek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera.…
KATTALIN MINER IZANGO DUGU IRAKURLE TALDEAN
Galtzaundi Irakurle Taldearen azaroko saioan izango dugu Kattalin Miner idazlea. Azaroaren 22an, asteazkena, Minerren ‘Nola heldu naiz ni honaino’ lana jorratuko du irakurle taldeak Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera eta horretarako, idazle hernaniarra izango da saioan bertan, liburua landu dutenekin…
URRIRAKO, ECHENOZ-EN ‘RAVEL’
Urriko saioan, Galtzaundi irakurle taldeak Jean Echenoz-en Ravel liburua landuko du, Gerardo Markuletak itzulia. Saioa urriaren 25ean, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Liburua landu duten irakurleek iritziak partekatzeko aukera izango dute 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du…
Oporretarako irakurgaia: ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’
Galtzaundi Irakurle Taldeak Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburua proposatu du udarako eta, irakurgaiaren inguruan egingo duen saioa ere zehaztu du. Irailaren 27an izango da, 19.00etan, Tolosako kultur etxean, ohi den moduan Yurre Ugartek dinamizatuta.
‘FOTOGRAMAK’ AZTERTZEKO, GOIATZ LABANDIBAR IRAKURLE TALDEAN
Galtzaundi irakurle taldearen apirileko saioan Goiatz Labandibarren ‘Fotogramak’ lana jorratuko da. Saioa apirilaren 27an, osteguna, izango da Tolosako kultur etxean eta Labandibar bera bertan izango da liburua landu dutenekin iritziak partekatzeko 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle…
Abenduko Irakurle taldeko saioa Maider Gurrutxagarekin
Maider Agirre Gurrutxa Galtzaundi irakurle taldean izango da abenduko saioan. Auto editatutako Bihotzero eleberria izango du mintzagai. Hona hemen liburuari buruzko iritzia.
Alaine Agirre Galtzaundi Irakurle Taldean izango da
Alaine Agirreren X hil da liburua irakurriko du Galtzaundi irakurle taldeak azaroko saiorako. Hemen liburuaren kritikak. Azaroak 16an, Alaine Agirrek, Yurre Ugartek gidatuta, liburuaren nondik norakoak aztertuko ditu. 19:00etan Tolosako kultur etxean izango da hitzordua. ZATOZ!
Mr. Señora, Irakurle Taldeko urriko saioan aztergai
Oier Guillanen “Mr. Señora” liburua aztertuko dute Tolosako irakurle taldeko kideek urriaren 19an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean egingo duten bilkuran. Hemen aipatu liburua oinarri agerkari ezberdinetan argitaratutako kritikak dira irakurgai.