Azaroaren 28an, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra izan da Galtzaundiren irakurle taldearen saioan ‘Azala erre’ eleberriari buruz hitz egiteko. Saioa Yurre Ugartek dinamizatu du, ohiko moduan eta hasi aurretik, bere lanaren inguruan hitz egin du irakurle taldearen dinamizatzailearekin.
Tertulia Literarioa
Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, Tolosako tertulia literarioa dinamizatzen du Galtzaundi Euskara Taldeak. Bilkurak Tolosako kultur etxean egiten dira. Gutxi gorabehera, bi hilabetez behineko maiztasunarekin, taldea irakurtzen ari den liburuko egilea ere bileran parte hartzera gonbidatzen da.
Harremanetarako:
– Telefonoa: 943 655 004
– E-posta: galtzaundi@galtzaundi.eus
Tolosan gertatutako tren istripu batean oinarritutako eleberria abendurako
Urteko azken saioa Tolosan bertan gertatutako istorio batean oinarritutako eleberri bat aztertuz egingo du Galtzaundiren irakurle taldeak. Zehazki, Karlos Linazasoro idazle tolosarraren 6012 liburua landuko da abenduaren 19ko saioan. Ohiko moduan, Tolosako Kultur Etxean bilduko da irakurle taldea, 19:00etan, eta Yurre…
Danele Sarriugarte etorriko da irakurle taldearen azaroko saiora
Urtea amaitu aurretik, azken idazle baten bisita jasoko du Galtzaundiren irakurle taldeak azaroko saioan. Aurten, Juan Luis Zabala, Maixa Zugasti eta Eider Rodriguez izan dira saioetan eta orain, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarraren txanda izango da. Saioa azaroaren 28an, asteazkena, izango…
Urriko irakurgaia: ‘Baleak ikusi ditut’
Galtzaundiren irakurle taldearen urriko saioan Javier de Isusi komikigile bizkaitarraren ‘Baleak ikusi ditut’ nobela grafikoa landuko da. Hitzordua hilabeteko azken asteazkenean izango da, hilak 24, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta saioa guztiz…
Udako gomendioa: Sarrionandiaren ‘Lagun izoztua’
Uztailean eta abuztuan atseden hartu eta gero, Galtzaundiren irakurle taldeak bere hilabeteroko saioei ekingo die irailean. Horretarako, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria izango dugu mintzagai. Saioa irailaren 26an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Aukera paregabea da udako oporretan irakurgaia…
Rodriguezekin elkarbanatu dituzte iritziak irakurleek
Galtzaundiren irakurle taldearen ekaineko saioan izan da Eider Rodriguez idazle errenteriarra. Rodriguezen Bihotz handiegia eleberria aitzakiatzat hartuz, lanari buruzko errepasoa egin dute irakurleek eta idazlearekin zuzenean iritziak partekatzeko aukera izan dute. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatu du saioa. Udako oporren…
‘Bihotz handiegia’ lantzeko, Eider Rodriguez
Beste idazle baten bisita jasoko du Galtzaundiren irakurle taldeak martxoko saioan. Otsailean Juan Luis Zabalarekin eta martxoan Maixa Zugasti egon ostean, Eider Rodriguez idazle errenteriarraren txanda izango da hurrengoa. Saioa ekainaren 20an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean eta Bihotz…
Hassan Blasim idazlearen ‘Kristo irakiarra’ hurrengo saiorako
Maiatzeko saioan Hassan Blasim idazle irakiarraren ‘Kristo irakiarra’ liburua jorratuko du Galtzaundiko irakurle taldeak, Ana Isabel Moralesek itzulia. Hitzordua maiatzeko azken asteazkenean izango da, hilak 30, 19:00etan Tolosako Kultur Etxean. Beti bezala Yurre Ugartek dinamizatuko du irakurle taldea eta bertan…
‘Jenisjoplin’ landuko du irakurle taldeak apirilean
Hilabetero bezala, Galtzaundi irakurle taldeak beste irakurgai bat landu eta horri buruz hitz egiteko tartea hartuko du. Oraingo honetan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eleberria izango da aukeratutako irakurgaia. Saioa apirilaren 26an, osteguna, izango da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Honenbestez, liburua…
Zugastiren bisita martxoko saioan
Galtzaundi irakurle taldeak beste idazle baten bisita jasoko du martxoko saioan. Otsailean Juan Luis Zabalarekin egon ostean, Maixa Zugasti idazle tolosarraren txanda izango da hurrengoa. Saioa martxoaren 21ean, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean eta 2017ko Irun Hiria saria jaso…