‘Goseak janak’, martxoko irakurgaia

Galtzaundiren irakurle taldeak martxoan landuko duen liburua Idurre Eskisabelen Goseak janak poesia liburua izango da. Saioa martxoaren 20an, asteazkena, egingo da Tolosako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa. Eskisabelen lehen poesia liburua da Goseak Janak eta inozentziaren galera eta nortasunaren eraikuntza ditu ardatz bildumak.

SINOPSIA

Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel LarraƱagaren aurreneko poema liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.

Liburuari buruzko zenbait erreferentzia hemen.