Joxemari Karrere ipuinkontalaria izango da tabernan

Galtzaundi tabernako martxoko ekitaldian Joxemari Karrere ipuinkontalaria izango da protagonista. Euskal Herrian ez ez ezik, Iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan ere aurkeztu ditu bere lanak ipuin kontalari pasaitarrak. Hitzordua martxoaren 28an izango da, ostegunean, 19:00etatik aurrera eta Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren egitarauan kokatzen da. Korrika Kulturalaren parte ere bada ikuskizuna.

Antzerki munduan 16 urtetatik hasi zen Karrere eta 1992an hasi zen ipuin kontalari moduan. Nagusiki gazte eta helduentzat kontatzen du. Euskal Herriko zein munduko kultura ezberdinetako ipuinak dira nagusiki bere lanaren oinarria, baina baita ere ipuin propioak. Kontalaritza egungo garaietara egokitzea eta ahozkotasunaren bide ezberdinak arakatzea da bere kezketako bat. Mikelazulo Kultur Elkarteko kidea da eta bertako ipuin eskolako arduraduna izan da.