Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea. 30 urte pasa dira orduztik, eta…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai
Erakusketa herritarrei gerturatzeko eta euskara elkartean eta aldizkariko lanetan aritu direnak ere elkartzeko asmoz, inaugurazio ekitaldia egin zen asteazkenean, Tolosako Aranburu jauregian. Ekitaldian hitza hartu zuten, Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz, Galtzaundi aldizkariaren hastapenetan egon zen Joxemi Saizar, Tolosaldeko…
Galtzaundi aldizkariaren historia biltzen duen erakusketa ikusgai, asteazkenetik aurrera
Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea. Aldizkaria hasi zen Tolosaldeko berriak lantzen,…
Hitzarmen berria Tolosako Udalarekin
Iraila hastearekin batera sinatu dute Galtzaundi Euskara Taldeak eta Tolosako Udalak elkarlanerako akordio hitzarmena. Xabier Balerdi, Tolosako euskara zinegotziak eta Kike Amonarriz, Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariak sinatu dute hitzarmena eta 2021 urtean zehar lantzeko lan-ildoak finkatu dituzte horren bidez. Jarritako…
Duela 30 urte argitaratu zen lehen aldiz ‘Galtzaundi’ aldizkaria
1991. urteko maiatzaren 26an argitaratu zen lehen aldiz Galtzaundi Euskara Taldeak sortutako Galtzaundi aldizkaria. Hasieran hilabetekaria izan zen aldizkaria eta urte batzuk geroago, hamabostean behin argitaratzeko erabakia hartu zen. 22 urtez jarraian argitaratu ondoren, 2013. urtean, 389. alearekin agurtu zen…
Euskaraz bizitzearen alde, eskubide murrizketen kontra, larunbatean Bilbora
Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epai bidegabe batek lan deialdi publikoetan hizkuntza eskakizunak arautzeko modua ezbaian jarri du, beste behin ere. Oraingo hau, gainera, bereziki larria da, sententzia idatzi duenak sortu nahi duen aurrekariarengatik eta izan nahi duen eraginagatik. Kontseiluko Idazkari…
Komunikazio teknikaria behar du Galtzaundi Euskara Taldeak
Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek maiatzaren 12ra arte izango dute Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidaltzeko epea. Eskaintzen da: Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da. Egun erdiko lan kontratua…
Hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran
Hitanoa praktikatzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran Hauspoa Kultur Elkarteak eta herriko Euskara Batzordeak. Ikastaroa maiatzean izango da, eta interesa duten guztiei zabalduta dago; ez da maila bereizketarik aurreikusten eta doan izango da. Maiatzeko lehen astean hasiko da ikastaroa, lauzpabost asteko…
2020. urtean egindakoei errepasoa, 10 minututan
Tolosako TOPIC aretoan egin zuen, martxoaren 25ean, urteko bilkura nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Besteak beste, 2020. urtean egindakoen errepasoa egiteko memoria bideoa bistaratu zen bertan. Jarraian ikusi daiteke Galtzaundiren 2020ko jardunak emandakoa:
Pello Mari Otañoren inguruko filma ekonomikoki laguntzeko, sarrerak aldez aurretik salgai
Eguzki Art ekoiztetxeak Pello Mari Otaño zizurkildarraren bizitza ardatz izango duen pelikula egin nahi du. Patxi Bisquert zizurkildarra buru duen ekoiztetxeak urteak daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatzeko ahaleginetan eta Zizurkilgo Hernandorena kultur elkartearekin elkarlanean ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan…

![[Bideoa] Galtzaundi aldizkariak 30 urte, hastapenak eta historia 2 [Bideoa] Galtzaundi aldizkariak 30 urte, hastapenak eta historia 1](https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2021/10/Captura-de-pantalla-2021-10-26-a-las-16.41.49-1024x631.jpg)








