[Bideoa] Galtzaundi aldizkariak 30 urte, hastapenak eta historia

Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea.

30 urte pasa dira orduztik, eta Joxemi Saizar, Silvia Mateo eta Garikoitz Goikoetxea ditugu bideoan, aldizkariaren hastapenen eta historiaren inguruan hizketan.