Hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran

Hitanoa praktikatzeko ikastaroa antolatu dute Ibarran Hauspoa Kultur Elkarteak eta herriko Euskara Batzordeak. Ikastaroa maiatzean izango da, eta interesa duten guztiei zabalduta dago; ez da maila bereizketarik aurreikusten eta doan izango da.

Maiatzeko lehen astean hasiko da ikastaroa, lauzpabost asteko iraupena izango du, eta ordu eta erdiko iraupena izango du klase bakoitzak. Izena eman nahi dutenek formulario honetan eman behar dute izena eta erantzunen arabera erabakiko da asteko zein egunetan eta zein ordutan izango den.

Izan emakume zein gizon, izan adinez helduago zein gazteago, izan hitanoa inoiz entzun gabea zein tarteka batzuekin erabiltzen duena; hitanoa hobetu nahi dutenek edo zalantzak argitu nahi dituztenek aukera paregabea dute Ibarran hizkuntza erregistroa lantzeko.

IZENA EMAN