Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai

Erakusketa herritarrei gerturatzeko eta euskara elkartean eta aldizkariko lanetan aritu direnak ere elkartzeko asmoz, inaugurazio ekitaldia egin zen asteazkenean, Tolosako Aranburu jauregian. Ekitaldian hitza hartu zuten, Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz,  Galtzaundi aldizkariaren hastapenetan egon zen Joxemi Saizar, Tolosaldeko Atariko ordezkari Rebeka Calvo , 28 kanaleko ordezkari Oinatz Martínez eta Aiurriko ordezkari Jon Ander Ubeda.

Horren gertuko ditugun tokiko komunikabideen aitzindaria izan zen Galtzaundi aldizkaria. Eta duela 30 urteko efemeride hura gogorarazteko, aldizkariaren historia jasotzen duen erakusketa prestatu du Galtzaundik. Erakusketan jasotzen dira hedabidearen hastapenak, historia, bitxikeriak, lorpenak, eta beste zenbait xehetasun. Erakusketa ibiltaria izango bada ere, estreinakoz Tolosako Aranburu jauregian egongo da ikusteko aukera, urriaren 6tik 23ra.

Duela 30 urte, 1991eko maiatzaren 26an, argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia. Sortu berria zen Galtzaundi Euskara Taldea eta euskaltzale elkarteak abiarazitako lehen proiektu garrantzitsuenetakoa izan zen eskualdeko notiziak bilduko zituen hilabetekaria martxan jartzea. Amonarrizek aurkezpenean aipatu zuen bezala, “Galtzaundi kaleratu zen lehenengo urtean aldizkari bat egitea zer zen ere ez genekien, baina ikusten genuen tolosaldeak euskarazko hedabide bat behar zuela eta talde arek ilusioz, militantziaz eta gogoz ekin zion erronkari. Galtzaundiren lehen alea atera eta aldizkariak aro barri bati hasiera eman zion”.

Aldizkaria hasi zen Tolosaldeko berriak lantzen, inguruko herrietako gertakizunei eta protagonistei orrialdeak eskaintzen; euskaratik eta euskaraz. Saizarrek aipatu zuen bezala, “ Aldizkariarekin hasi ginenean ez genuen baliabiderik, ez grabagailurik ezta mugikorrik ere. Idatz makinaz idazten genuen eta ondoren ordenagailura pasatzen zuten berriz. Pleistozenoz hitz egiten ari naizela ematen du baina hau guztia ez zen orain dela horrenbeste pasa”. Ordutik hona euskarazko komunikabideen munduan aldaketa ugari izan dira; sortu dira berriak, eta eskualdeko albisteak fin-fin lantzen jarraitzen dute Tolosaldeko Atariak, Aiurrik eta 28 Kanalak: paperean, irratian eta telebistan.

AURKEZPEN EKITALDIKO LABURPEN BIDEOA ⇓

AURKEZPEN EKITALDIKO ARGAZKIAK ⇓Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 47 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 49 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 51 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 53 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 55 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 57  Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 59 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 61 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 63 Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 65  Galtzaundi aldizkariaren historia Aranburu jauregian ikusgai 67