Gau beltza aztergai Sormenetiken

Larunbatean, Jaime Altuna Ramirez eta Josu Ozaita Azpiroz antropologoak izan ziren Sormenetik saioko protagonistak. Altuna eta Ozaita antropologoek 2015ean jasotako Juan San Martin ikerketa-bekaren laguntzarekin argitaratu zuten,  “Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa”. Lan honetan urriaren 31a iluntzean sortzen ari diren ospakizun berriak aztertu dituzte. Festa zaharrek ere bizirik diraute hainbat ibarretan.

Altuna eta Ozaita adinekoak izan dituzte ikerketaren abiapuntu eta ikusi dute kalabazekin eta kandelekin jolasteko ohitura Euskal Herri osoan zabaldua zegoela antzina, Europa osoan bezala. XX. mende erdian erabat desagertu zen erritu hori gurean. Umeen kontu bezala aipatzen zuten eta ez zioten garrantzirik ematen. Azken hamarkada honetan, umeekin batera, kalabazen jolas hori oinarri hartuta, Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzen hasi dira herri ugaritan, beldurra, mozorroak eta iluntasuna erabiliz. Beldurra lantzeaz gain, antzina erabiltzen ziren eske rondak ere berreskuratu dituzte, aiton amonen garaiko “gau beltzean” etxez etxe joaten baitziren bakoitzak urteko uztatik edo borondatetik eman zezaketenaren bila eta hori gaurko ospakizunetara ere ekarri dute.

Ozaitak, ikerketarekin ikasteko tartea izan duela ere aipatu du,  “Ikerketarekin, tradizioak biziak eta aldakorrak direla konturatu naiz. Tradizioak momentu oro aldatzen doaz, bai testuinguruaren edo jendartearen arabera eta horretaz konturatzeak inguruko festak eta ohiturak beste modu batean eta beste ikuspuntu batetik ikustera eraman nau eta hori oso aberatsa da niretzat”.

Ikerketa honekin, Altuna eta Ozaitak gau beltza eta arimen gaua pausoz pauso eta aisialdi moduan geroz eta herri gehiagotara iritsarazi nahi dute. Euskal ohiturak berpiztuz, haurrek ere ikas dezaten kanpoko ohiturez gain bertakoak ere badirela.

SAIOA OSORIK 

 

ARGAZKIAK

Gau beltza aztergai Sormenetiken 39 Gau beltza aztergai Sormenetiken 41 Gau beltza aztergai Sormenetiken 43 Gau beltza aztergai Sormenetiken 45 Gau beltza aztergai Sormenetiken 47 Gau beltza aztergai Sormenetiken 49 Gau beltza aztergai Sormenetiken 51 Gau beltza aztergai Sormenetiken 53 Gau beltza aztergai Sormenetiken 55