Duela 30 urte argitaratu zen lehen aldiz ‘Galtzaundi’ aldizkaria

1991. urteko maiatzaren 26an argitaratu zen lehen aldiz Galtzaundi Euskara Taldeak sortutako Galtzaundi aldizkaria. Hasieran hilabetekaria izan zen aldizkaria eta urte batzuk geroago, hamabostean behin argitaratzeko erabakia hartu zen. 22 urtez jarraian argitaratu ondoren, 2013. urtean, 389. alearekin agurtu zen Galtzaundi aldizkaria, Tolosaldeko Ataria komunikazio proiektura batuz. Tolosaldeko 23 herrietan banatzen zen aldizkaria: Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa.

Irakurri hemen urteurrenari buruz Tolosaldeko Atariak egindako erreportajea.

Jarraian, Galtzaundi aldizkariaren zero eta azken zenbakiaren azalak.

Duela 30 urte argitaratu zen lehen aldiz 'Galtzaundi' aldizkaria 11 Duela 30 urte argitaratu zen lehen aldiz 'Galtzaundi' aldizkaria 13