Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 27an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa (Errota, haur liburutegiaren azpian) izango da Tolosan, 18:00etatik aurrera, eta 2023. urteko balantzearekin batera, 2024ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena…
Bestelakoak
Eragile ezberdinen artean sortutako elkarlanak.
‘Bizkarsoro’ filmaren estreinaldia, ostiralean Leidorren
Josu Martinez zinemagile bilbotarrak zuzendutako lehen fikziozko lana da Bizkarsoro eta Baxe Nafarroako fikziozko herri batean 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontatzen ditu. Bizkarsoro ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira…
‘100 ahots baietz!’ teknologiari euskaraz irakasteko maratoia, abenduaren 2an
Euskaldunok aurrean dugun desafioetako bat da egunero erabiltzen ditugun mugikorrek, ordenagailuek eta bestelako tresna teknologikoek euskaraz egitea eta ulertzea. Teknologiari euskaraz irakastea falta da, eta, horretan laguntzeko, Tolosaldeko maratoia antolatu da abenduaren 2an. 100 ahots biltzeko erronka jarri da eskualdean…
Intxurre elkarteak Inaxio Begiristain kultur beka jarri du martxan
Inaxio Begiristain kultur beka sortu du Alegiako Intxurre elkarteak sormen lanak sustatzeko eta laguntzeko asmoz. Inaxio Begiristainen balioak transmitituko dituen lanak aurkeztu daitezke deialdira: euskara, antzerkia, txistularitza edo kulturaren inguruan oinarrituriko lanak, hain zuzen. Proiektuak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan…
Elkarretaratzea larunbatean, euskararen aurkako erasoak salatzeko
Gaur jakin dugu epaitegietatik euskararen aurkako erabaki berri bat hartu dela. Zehazki, Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Vox alderdiaren helegite bat onartuta. Oso larria da epai honek duen garrantzia: euskararen normalizazioa helburu duten hizkuntza politikak…
Atariaren 10. urteurreneko festa, urriaren 6an
Guztia prest du Tolosaldeko Atariak bere hamargarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Urriaren 6an izango da festa Tolosako Zerkausian, eta hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira, eta guztia borobiltzeko, jan-edana. 18:00etan hasiko da festa, eta…
Euskaltzale independentisten topaketen aurkezpena, Tolosan
Euskal Herrian Euskaraz-ek nazio mailako “Euskaltzale Independentiston Topaketak” antolatu ditu datorren urriaren 7an eta 8an Billabonan. Datorren astelehenean, irailaren 25ean, ekimen honen aurkezpena egingo du, 18:30etan, Tolosako kultur etxeko lehen solairuko aretoan (Gazte Topagunea). Aurkezpen honetan, lehen aldiz antolatu diren…
Zure laguntza behar dugu datozen hilabeteetan
Ekintzez beterik datoz datozen hilabeteak, eta ekintza zehatzetarako eta momentu puntualetarako boluntarioak behar ditugu; zure laguntza ezinbestekoa dugu. Kale neurketak, Errigora, hizkuntza aniztasuna eta beste hainbat dira datozen hilabeteetan landu nahi ditugun gaiak, eta egin beharreko lanak zerrendatu ditugu (hemen zerrenda ikusgai). Lan horietakoren…
Beldurrezko ibilbidea antolatu da Tolosako Elosegi parkean
XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon den tradizioa izan da Gau beltza. Orain, tradizioa baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, horretan oinarrituz gau beltzari indarra emateko. Hori guztiagatik, aurten Gau beltzari ikusgarritasuna eman eta…
Urriaren 3tik aurrera fruta eta barazki saskiak zozketatuko dira saltokietan
Ibarrako, Tolosako eta Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute. Kanpainaren helburu nagusia, denden hizkuntza paisaian euskara presente egotea da, eta horretarako eta bidea egiten laguntzeko, baliabideak eta bitartekoak eskaini zaizkie parte hartzaileei. Merkatari bakoitzarekin banakako lana…