Zuzendaritza berritua du Galtzaundik, urteko batzarraren ondoren

Maiatzaren 27an egin du Urteko Bilkura Nagusia Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan izan da batzarra. Bertan, 2023ko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Jarraian, Galtzaundik 2024rako aurreikusten duen egitasmoa eta aurrekontua ere aurkeztu da. Puntu guztiak aho batez onartu dira eta amaitzeko, Zuzendaritzako partaide berrien aurkezpena egin da, beren lekua utzi dutenei egindako lana eskertzearekin batera. Batzarraren azken zatian, Iñaki Sagardoi, Iruñeko LABAko kideak ere, hitzaldi laburra eskaini du.

Horrenbestez, kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Euskara Taldearen Zuzendaritza Taldea:

  • Lehendakaria:  MANEX URRUZOLA ARRATE
  • Lehendakariordea: MAITE ASENSIO IPARRAGIRRE
  • Idazkaria: KLARA ZEBERIO BERGER
  • Diruzaina: UXOA ELUSTONDO ARZALLUS
  • Kideak:
    • LIERNI AROZENA ZUBIZARRETA (Aktibazioa)
    • JOSU LIZARRALDE BEÑARAN (Aktibazioa)
    • MARIJO EZEIZABARRENA SEGUROLA(Jakintza)
    • NAGORE ARIN (Sustapena)