Urteko bilkura, ostegunean

Badira urte batzuk Galtzaundi Euskara Taldeko kideek urteko bilkura egin ez dugula. Ohitura hori berreskuratu nahi genuke egiten ari garen bideari zorua elkarrekin jartzeko. Une aproposa iruditu zaigu euskarak eta emakumeak partekatzen dutenaz hitz egiteko ere, eta Lorea Agirre, Jakin…

Errigoraren olioa jasotzeko prest!

Dagoeneko Galtzaundiren bulegoan ditugu Errigoraren bidez eskatutako olio eskariak. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean (apirilak 16-17-18) jaso ahal izango dira enkarguak, goizez edo arratsaldez. Ohiko moduan, eskaria hartzerakoan eskudirutan ordaindu behar da. Kontserbak eskatu zituztenek ekainean jasoko dute enkarguaren bigarren zatia.…

Galtzaundiko emakumeok ere planto

Ezaugarri partikularrak dituen pertsonez osatuta dago gizartea. Ezaugarri bakoitza da garrantzitsua, beste edozein baino gehiago edo gutxiago izan gabe. Partikulartasun horretatik bizitzeak eta bestearena errespetatzeak egiten gaitu gizatiar. Denok dugu zer esan, eman eta jasotzeko eskubidea. Errealitatea ordea bestelakoa da,…

Euskarari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du Tolosako udalak

EGITARAUA Urriak 24, astelehena. Euskara modernitatearen atarian: XX. mendearen hasierako ikuspegiak, Aritz Farwell Historian doktoreak. Ikuspegi kontrajarriak azalduko ditu, batzuentzat euskara aurrerapenerako oztopo izan zen eta beste batzuentzat, euskal bereizgarriak gordetzeko gakoa. Urriak 26, asteazkena.Tolosarren eragina euskara eta abertzaletasunaren arteko…