Errigora: Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera

Aurten ere bueltan da olio eta kontserben Errigorako kanpaina. Oraingo honetan gainera nobedadeekin dator, izan ere, ohiko olio eta kontserbez gain, arroza eta kamisetak eskatzeko aukera ere badago. Eskaerak martxoaren 7tik 22ra egin daitezke Galtzaundiren bulegoan edota online. Olioa eta kamisetak apirilean jaso ahalko dira eta kontserba eta arroz-sortak ekainean. Ordainketak eskaerak jasotzerakoan egin behar dira.

EGIN ESKAERA ONLINE HEMEN

Olioa eta kamisetak apirilaren 8, 9 eta 10ean banatuko dira eta kontserbak maiatzaren 29, 30 eta 31an, Galtzaundiren egoitzan.

Hemen duzue Errigoraren kanpainako eskaintza guztia:

Errigora: Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera 11Errigora: Nafarroako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera 13

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da #ESKUTIKeskura-ren balio nagusia.