Noiz pasako da Korrika Tolosaldetik?

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu Korrikak Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. Urtarrilaren 9an jakinarazi dituzte ibilbidearen xehetasunak, baita Tolosaldetik noiz pasako den ere. Gure eskualdean apirilaren 13an, larunbata, sartuko da Korrika, goizaldeko 3:00etan. Apirilaren 4an…

Urteko bilkura, ostegunean

Badira urte batzuk Galtzaundi Euskara Taldeko kideek urteko bilkura egin ez dugula. Ohitura hori berreskuratu nahi genuke egiten ari garen bideari zorua elkarrekin jartzeko. Une aproposa iruditu zaigu euskarak eta emakumeak partekatzen dutenaz hitz egiteko ere, eta Lorea Agirre, Jakin…

Errigoraren olioa jasotzeko prest!

Dagoeneko Galtzaundiren bulegoan ditugu Errigoraren bidez eskatutako olio eskariak. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean (apirilak 16-17-18) jaso ahal izango dira enkarguak, goizez edo arratsaldez. Ohiko moduan, eskaria hartzerakoan eskudirutan ordaindu behar da. Kontserbak eskatu zituztenek ekainean jasoko dute enkarguaren bigarren zatia.…