Atariaren 10. urteurreneko festa, urriaren 6an

Guztia prest du Tolosaldeko Atariak bere hamargarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Urriaren 6an izango da festa Tolosako Zerkausian, eta hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira, eta guztia borobiltzeko, jan-edana. 18:00etan hasiko da festa, eta…

Saritutako lanetako batek bere komikia argitaratzeko aukera izango du Ibarra-Galtzakomiken XVI. edizioan

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatu du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa aurtengo udazkenean. 16. aldiz antolatu da euskarazko komikigintza sustatu asmoa duen lehiaketa eta aurten, berrikuntza moduan saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Euskarazko…

Martxelo Otamendi izango da protagonista Sormenetiken

Irailaren 30ean izango da Sormenetiken urteko bigarren saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2023ko bigarren saioa irailaren 30ean egingo da eta Martxelo Otamendi kazetari ezaguna izango da hitzorduko protagonista. Elkarrizketa…

Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea ireki da

Aitzol Udal euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2023/2024 ikasturtean eskualdean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte Ibarran. Ikasturte honetan eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera: Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Herrian bertan euskara…

Euskaraz jarraituko dugu! – Adierazpena

Tolosaldeko alkateek eta eskualdeko euskalgintzako erakundeek Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen aurka hartutako azken epaia salatu nahi dugu. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen 6.2 artikulua bertan behera uztearen ondorioz, udalei eskumena kendu zaie beren barne-funtzionamenduan hizkuntzen erabilera arautzeko. 2016an onartutako…