Euskaraldiaren Tolosaldeko hamaikakoko kideek beren ikuspegia azaldu dute Euskaraldiaren inguruan. Bakoitzak bere esparrutik, Euskaraldian parte hartzeko dituzten arrazoi pertsonalak azaldu dituzte bideo batean.
Albisteak
Euskaraldiaren Tolosaldeko hamaikakoa aurkeztu da
Irailaren 18an, eskualdean Euskaraldiaren enbaxadore izango direnak aurkeztu dira Tolosako Euskal Pizkundea plazan. Arpegi ezagunez eta anonimoz osatuta, Tolosaldeko hamaikakoan elkartu diren hamaika pertsonek baietz esan diote Euskaraldiari, baietz esan diote 11 egun horietan ahobizi zein belarriprest izateari… Irakurri sarrera…
Udako gomendioa: Sarrionandiaren ‘Lagun izoztua’
Uztailean eta abuztuan atseden hartu eta gero, Galtzaundiren irakurle taldeak bere hilabeteroko saioei ekingo die irailean. Horretarako, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria izango dugu mintzagai. Saioa irailaren 26an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Aukera paregabea da udako oporretan irakurgaia…
Elkarte gastronomikoen eta kirol entitateen azterketak amaitu ditugu
2018a hasi bezain laster martxan jarritako bi ikerketak amaitu berri ditugu ekainean. Batetik, Tolosako elkarte gastronomikoen hizkuntza egoeraren azterketa osatu dugu. Ikerketa honen bitartez elkarteetako bazkideen euskaldun portzentajeaz gain, elkarteetako jarreretan eta paisaia linguistikoan erreparatu dugu. Bestetik, kirol entitateak aztertuz,…
Rodriguezekin elkarbanatu dituzte iritziak irakurleek
Galtzaundiren irakurle taldearen ekaineko saioan izan da Eider Rodriguez idazle errenteriarra. Rodriguezen Bihotz handiegia eleberria aitzakiatzat hartuz, lanari buruzko errepasoa egin dute irakurleek eta idazlearekin zuzenean iritziak partekatzeko aukera izan dute. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatu du saioa. Udako oporren…
Mahaiaren bueltan itxi dute ikasturtea Mintzalagunek
2017-2018 ikasturtea amaitu dute Galtzaundiko mintzalagunek. Udako oporren aurretik ordea, mahaiaren bueltan elkartu dira Tolosako Ero Etxe elkartean eta motibazio tailerra ere jaso dute Galtzaundiko teknikarien eskutik. Aurtengo ikasturtean 62 lagunek hartu dute parte Galtzaundiren mintzalaguna proiektuan eta ohiko jarraikortasunezko…
Muskerraren Bidea egin dute Mintzalagunek
Asteasura joan dira Galtzaundiko Mintzalagunak. Ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira Mintzalaguna egitasmoaren inguruan eta horien artean txangoek ere badute tartea. Aurretik, bi astez euskarazko abestiak kantatzeko saioak ere egin dituzte eta azkenik, Muskerraren Bidean izan dira. Ibilbidea…
Araba Euskarazera joateko aukera Galtzaundirekin
Ekainaren 17an ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago ekainaren 14a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 11 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 9 euro). Izena emateko lekuakĀ …
Errigoraren kontserbak Galtzaundin daude
Dagoeneko Galtzaundiren bulegoan ditugu Errigoraren bidez eskatutako kontserben eskariak. Aste honetan, ostegunean eta ostiralean, jaso ahal izango dira eskariak goizez edo arratsaldez. Eskaria eskudirutan ordaindu behar da momentuan bertan. Helbidea: Nafarroa etorbidea 6, behea – Tolosa Ordutegia: Osteguna: 09:00-13:00 |…
Elkarlanerako hitzarmena berritu dugu Tolosako Udalarekin
Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Xabier Saizarrek eta Tolosako alkate Olatz Peonek euskararen erabilerari begirako normalizazio lanak burutzea xede duen elkarlanerako akordioa izenpetu berri dute. Hori horrela, Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak; urtebeteko epealdia izango du hitzarmenak. Akordioan…