Hileroko martxarekin jarraitzen du Galtzaundiko irakurle taldeak eta maiatzean, Harkaitz Cano idazle lasartearra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta maiatzaren 22an, 19:00etatik aurrera, Canoren Fakirraren ahotsa lantzeko bilduko…
Albisteak
Galtzaundiren urteko bilkura nagusia, maiatzaren 9an
Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 9an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Anoetako udaletxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta 2018. urteko balantzearekin batera, 2019ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere…
Tabernako bertso saioko irudiak
Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika bertsolariak aritu dira ostegunean Ibarrako plazako Galtzaundi tabernan. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa izan da ostegunekoa, hastear den txapelketarako entrenamendua. Imanol Artola ‘felix’ izan da gai-jartzailea eta…
Iñakik eta Manexek eraman dute Korrikako lekukoa
Goizean goiz igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Tolosako Berazubi auzoan egokitu zaio lekukoa eramatea. 21. edizio honetan, Galtzaundi Iñaki Olaetxea eta Manex Kortajarena zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Urte mordoa egin dituzte biek ala biek zuzendaritza karguetan eta aurten,…
Berazubiko zubian hartuko dugu lekukoa
Larunbat goizaldean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Berazubi auzora doan zubian hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.190 kilometroan, eta paper eskola pareraino eramango du. 4:22ean izango da hori eta Manex Kortajarena eta…
Kanturako elkartu dira Mintzalagunak
Ohiko asteroko hitzordutik aparte, ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri antolatzen ditu Galtzaundik Mintzalagunean parte hartzen dutenentzat eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere kantu saioak antolatu dira. Apirilaren 10ean elkartu dira Tolosako Kultur Etxean mintzalagunak eta ordubetez aritu dira euskarazko kantuak…
Bertso-saioa izango dugu tabernan
Aste santuko oporrak pasa ostean, hileko azken osteguna izango dugu eta Galtzaundi tabernan, betiko legez, kultur ekitaldi bat antolatu da. Oraingo honetan, apirilaren 25ean, bertso-saioa antolatu da tabernan, Harituz Bertsozale Bilgunea, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso-Eskola eta Ibarrako Euskara Taldearekin elkarlanean.…
Lanbide Heziketa Azoka, eskaintza euskaldunaren erakusleiho
Apirilaren 5 eta 6an, Tolosako Trianguloa plaza hartuko du laugarrenez Lanbide Heziketa Azokak. Galtzaundi Euskara Taldetik sortutako ekimena da azoka hori eta asteburuan zehar, Trianguloa hartuko dute bost ikastetxetako ikasle eta irakasleek, baita enpresa desberdinetako kideek ere. Ostiralean, ikastetxeekin bisita…
Auzolanerako deia gailu teknologikoek euskaraz ulertu dezaten
Gailu teknologiko ezberdinak hizketaren bidez erabiltzea oso arrunta bihurtu da, baina oraindik, gailuei erdaraz hitz egitea ezinbestekoa izaten da. Egoera hori aldatzeko asmoz euskararen hizketaren ezagutzarako motor libre bat osatzeko helburua du Librezale elkarteak sustatutako Common Voice ekimenak. Milaka euskaldunen laguntza…
Korrikaren amaierara autobusez Tolosaldetik
Apirilaren 14an amaituko da Korrikaren 21. ekitaldia Gasteizen. Hamar egun eta 2500 kilometro baino gehiagoren ostean, euskararen aldeko lasterketak Gasteizen izango du helmuga eta amaiera festa horretara joateko autobusa izango da Tolosaldetik. Andoaindik irten eta Villabonan, Tolosan eta Alegian egingo…