Iñakik eta Manexek eraman dute Korrikako lekukoa

Goizean goiz igaro da Korrika Tolosaldetik eta Galtzaundi Euskara Taldeari Tolosako Berazubi auzoan egokitu zaio lekukoa eramatea. 21. edizio honetan, Galtzaundi Iñaki Olaetxea eta Manex Kortajarena zuzendaritzakideek ordezkatu dute. Urte mordoa egin dituzte biek ala biek zuzendaritza karguetan eta aurten, hemen ere lekukoa pasako diete beste euskaltzale batzuei Galtzaundiren zuzendaritzan.

Hemen ikusgai Tolosaldeko Atariaren argazki galeria.