Kanturako elkartu dira Mintzalagunak

Ohiko asteroko hitzordutik aparte, ikasturtean zehar hainbat ekintza osagarri antolatzen ditu Galtzaundik Mintzalagunean parte hartzen dutenentzat eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere kantu saioak antolatu dira. Apirilaren 10ean elkartu dira Tolosako Kultur Etxean mintzalagunak eta ordubetez aritu dira euskarazko kantuak abesten. 20 lagun izan dira saioan eta Antton Iztueta abaltzisketar altzotartuak prestatutako karaokeen laguntzaz kantatu dituzte abestiak, giro paregabean. Maiatzean bigarren kantu-saioa egingo dute Mintzalagunek.

Bere Youtubeko ‘Anbune’ kanalean jasotzen ditu Antton Iztuetak karaokeak eta berak sortutako beste zenbait bideo.