Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 11. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du beste urtebetez. Hamargarren urteurrena arrakastatsua izan zen lehiaketarentzat. Ia 150 lan jaso ziren iaz, Euskal Herriko hamaika txokotatik bidalita. Aurtengo ediziorako, Euskaraldia aukeratu da lanek jorratu beharko…
Albisteak
Izaro Andres izango da protagonista Sormenetiken
Urriaren 6an egingo da Sormenetik ekimenaren urteko bigarren saioa Tolosan. Apirilean, Joxe Mari Agirretxe eta Aiora Zulaika pailazoak izan ziren Zerkausiaren azpialdeko oholtza gainean eta oraingoan, Izaro Andres abeslari mallabitarra izango da protagonista. Orain arteko bere oholtza gaineko ibilbideaz hitz…
[BIDEOA] Erdaraz ari gara euskaraz ari garelakoan
Maria eta Mikel txakurra paseatzen ari direla topatu dira. Txakurrekin euskaraz ari dira eta beraien artean ere horrela ari direla uste duten arren, gaztelaniaz hitz egiten dute. Ohitura hori aldatu beharra dutela erabaki du Mariak.
Euskaraldian izen emateko epea ireki da, aukeratu zure rola!
Ostegunetik aurrera eta azaroaren amaierara arte, izena eman beharko dute Euskaraldia parte hartu nahi duten herritarrek. Eskualdeko herrietan izen-emate puntuak izango dira herritarren eskura, eta internetez ere, www.euskaraldia.eus webgunean eman ahalko da izena. EMAN IZENA HEMEN Izena eman ondoren, ariketa…
11 arrazoi Euskaraldian parte hartzeko: Bideoa
Euskaraldiaren Tolosaldeko hamaikakoko kideek beren ikuspegia azaldu dute Euskaraldiaren inguruan. Bakoitzak bere esparrutik, Euskaraldian parte hartzeko dituzten arrazoi pertsonalak azaldu dituzte bideo batean.
Euskaraldiaren Tolosaldeko hamaikakoa aurkeztu da
Irailaren 18an, eskualdean Euskaraldiaren enbaxadore izango direnak aurkeztu dira Tolosako Euskal Pizkundea plazan. Arpegi ezagunez eta anonimoz osatuta, Tolosaldeko hamaikakoan elkartu diren hamaika pertsonek baietz esan diote Euskaraldiari, baietz esan diote 11 egun horietan ahobizi zein belarriprest izateari… Irakurri sarrera…
Udako gomendioa: Sarrionandiaren ‘Lagun izoztua’
Uztailean eta abuztuan atseden hartu eta gero, Galtzaundiren irakurle taldeak bere hilabeteroko saioei ekingo die irailean. Horretarako, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria izango dugu mintzagai. Saioa irailaren 26an, asteazkena, izango da Tolosako Kultur Etxean. Aukera paregabea da udako oporretan irakurgaia…
Elkarte gastronomikoen eta kirol entitateen azterketak amaitu ditugu
2018a hasi bezain laster martxan jarritako bi ikerketak amaitu berri ditugu ekainean. Batetik, Tolosako elkarte gastronomikoen hizkuntza egoeraren azterketa osatu dugu. Ikerketa honen bitartez elkarteetako bazkideen euskaldun portzentajeaz gain, elkarteetako jarreretan eta paisaia linguistikoan erreparatu dugu. Bestetik, kirol entitateak aztertuz,…
Rodriguezekin elkarbanatu dituzte iritziak irakurleek
Galtzaundiren irakurle taldearen ekaineko saioan izan da Eider Rodriguez idazle errenteriarra. Rodriguezen Bihotz handiegia eleberria aitzakiatzat hartuz, lanari buruzko errepasoa egin dute irakurleek eta idazlearekin zuzenean iritziak partekatzeko aukera izan dute. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatu du saioa. Udako oporren…
Mahaiaren bueltan itxi dute ikasturtea Mintzalagunek
2017-2018 ikasturtea amaitu dute Galtzaundiko mintzalagunek. Udako oporren aurretik ordea, mahaiaren bueltan elkartu dira Tolosako Ero Etxe elkartean eta motibazio tailerra ere jaso dute Galtzaundiko teknikarien eskutik. Aurtengo ikasturtean 62 lagunek hartu dute parte Galtzaundiren mintzalaguna proiektuan eta ohiko jarraikortasunezko…