XI. Ibarra-Galtzakomik, Euskaraldiari begira

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 11. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du beste urtebetez.  Hamargarren urteurrena arrakastatsua izan zen lehiaketarentzat. Ia 150 lan jaso ziren iaz, Euskal Herriko hamaika txokotatik bidalita. Aurtengo ediziorako, Euskaraldia aukeratu da lanek jorratu beharko duten gaitzat. Euskaraldiak bere muinean biltzen dituen hainbat aspektu jorratu ditzakete komikiek, hala nola, hizkuntza ohiturak, jarrerak edo erabilera.

Izan ere, antolakuntza taldeari Euskaraldia gai egokia iruditu zaio edizio honetarako. 11 egun euskaraz lelopean dator azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa soziala, ezin gai aproposagoa Galtzakomiken hamaikagarren ediziorako. Partehartzaileentzat inspirazio iturri izan daitezke Euskaraldiaren bueltan sortzen ari diren irudi zein bideoak. Gainera, Euskaraldiaren kantua ere aurkeztu berri dute.

Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak eskuragarri hemen  OINARRIAK

Gaurtik aurrera, lanak bidaltzeko epea zabalik dago eta azaroaren 19ra arte izango da horretarako aukera. Lanak Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan aurkeztu beharko dira edo postaz helbide honetara bidali:

Galtzaundi Euskara Taldea

“Galtzakomik komiki lehiaketa”

Nafarroa etorbidea 6, behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

Bestalde, Galtzakomikera aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira azaroaren 30etik abenduaren 14ra, Ibarrako Kultur Etxean. Eta azkenik, aipatu, sari banaketa azaroaren 30ean izango dela, 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean.

XI. Ibarra-Galtzakomik, Euskaraldiari begira 3
Irudia: Tolosaldeko Ataria

Hiru multzotan parte hartu ahal izango da Galtzakomiken:

12 urtetik behera:

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

  1. Saria:

Komiki bilduma + marrazketarako materiala

5 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

 13 urtetik 16 urtera:

  1. Saria:

200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma

  1. Saria:

100€ + komiki bilduma

2 Aipamen:

Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena:

Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez

 

17 urtetik gora:

  1. Saria:

700€ + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria

  1. Saria:

300€ + Karlatzen bi lagunentzako afaria