Joxemari Iturralde idazle tolosarrak Tolosako irakurle taldean hartu du parte maiatzaren 18an Tolosako kultur etxean egin duen batzarrean. Izan ere, bere eleberri “Perlak, kolpeak, musuak, traizioak” aztertu du irakurle taldeak. Hemen aipatu liburuari buruz agerkari ezberdinetan idatzitako kritikak dira irakurgai.…
Albisteak
Joxemari Iturralde irakurleenean
Joxemari Iturralde idazleak hartuko du parte asteazkenean, hilak 18, 19:00etan, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egingo duen bilkuran. Bere liburu “perlak, kolpeak, musuak, traizioak” eta euskal literatura izango ditu mintzagai.
Tolosaldetik Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditugu
Euskara jalgi hadi mundura lelopean, maiatzaren 8an Baionako Bernat Etxepare lizeo berriaren alde Senperen ospatuko den festarako autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Elkarteak. Tolosatik, Anoetatik, Iruratik, Amasa-Villabonatik eta Zizurkildik aterako dira autobusak. Hona hemen ordutegiak: 09:30ean, Tolosako zezen plazatik 09:35ean,…
Fernando Amezketarraren ibilbidea egin dute mintzalagunek
Galtzaundi euskara elkarteak dinamizatuta Tolosan egiten den Mintzalaguna egitasmoko 15 partaidek hartu dute parte Amezketara, Fernando Amezketarraren ibilbidea egiteko, ekainaren 2an egindako irteeran. Giro ederrean, Fernando Amezketarraren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Liburu irakurterrazak Mintzalagunan Tolosan Galtzaundi euskara…
Andoni Egaña euskararen egoeraz
“Euskararen egoera ona al da? Txarra? Erdipurdikoa?” galderei erantzunez hasi du hitzaldia pentsalari zarauztarrak. Galtzaundi euskara elkarteak antolatutako ekimenean euskarak familietan, hedabideetan, aisialdian, lan munduan, teknologia berrietan, kalean eta eskolan duen indarra aztertu du, besteak beste.
Errenta aitorpena euskaraz egiteko elkarlana Udalak eta Uemak
Tolosako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Hala jakinarazi dute Tolosako Udaletik: “Kanpaina berri honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide…
Andoni Egañaren hitzaldia Tolosan
“Zer egin dugu ongi? Zer gaizki?” lelopean eskainiko du hitzaldia Andoni Egañak apirilaren 14an, 19:30ean, Tolosako kultur etxean. “Euskararen egoera ona al da? Erdipurdikoa? Txarra?”, aipatu galderei eta gehiagori erantzuten saiatuko da pentsalari zarauztarra Tolosan eskainiko duen hitzaldian. Horretarako, bertaratutakoen…
“Autoa” eleberria aztertu du irakurle taldeak
Harry Crewsek idatzitako eta Eduardo Matauko eta Kristin Addisek itzulitako “Autoa” eleberria aztertu du Tolosako irakurle taldeak apirilaren 20an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean egin duen bilkuran.
Xabier Montoiaren “Hondamendia” irakurle taldean
“Hondamendia” liburua ardatz, bilkura egingo du Tolosako irakurle taldeak martxoaren 16ean, 19etan, kultur etxean. Aipatu liburuaren egile Xabier Montoiak ere hartuko du parte batzarrean, bertaratzen direnekin hausnarketak, iritziak… partekatuz. Hemen aipatu liburua oinarri, Iratxe Esparzak idatzitako kritika.
“Hiri hondakin solidoak” aztertuko du irakurle taldeak
Tolosako irakurle taldeak otsailaren 24ean egin bilkuran Jon Alonsoren “Hiri hondakin solidoak” liburua aztertuko du. 19etan, Tolosako kultur etxean elkartuko da irakurle taldea. Aipatu liburua oinarri bakoitzaren iritziak, hausnarketak… partekatzeko ariketa Yurre Ugartek dinamizatuko du. Hemen, aipatu liburuari buruz agerkari…