Eskola Hiztun Bila jardunaldietan azaldu dute Guraso Eusleen esperientzia

Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 22. edizioa egin da aste honetan, Gasteizko Europa jauregian, “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. Bi egunetan, asteartean eta asteazkenean, ikastetxeetan hizkuntza normalizazioaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta hausnarketarako gunea eta esperientziak elkarrekin partekatzeko aukera izango dute. Bertan izan dira Tolosako Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako irakasle Joseba Antxustegietxarte eta Silvia Mateo pasa den ikasturtean garatutako Guraso Eusleen esperientzia azaltzen.

Eskola Hiztun Bila jardunaldiak, ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzako Ulibarri programaren jardunaldiak dira. Urtero egiten dira eta bere helburua Ulibarritarren formazioa eta esperientzien trukaketa ahalbideratzea da. Eskola Hiztun Bila jardunaldiak ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzako 400 teknikari bildu ditu Gasteizen.